Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Kudeatzaile adituez osatutako profesional-talde bat daukagu, ziurtagirien bidez bermatutako jarrera eta ezagutzak dituztenak. Kudeatzaile horiek txikizkako bankako eta banka pertsonaleko bezeroei aholkularitza alorreko zerbitzuak eta kudeaketa espezializatua eskaintzen diete. Kutxabanken seriotasunarekin, hain zuzen ere, estatuko finantza-sistemaren erakunderik kaudimentsuena, parte hartu duten Espainiako 10 erakundeen artean, Europako Banku Agintaritzaren gardentasunari buruzko ariketan.
Kudeaketa aktibo eta malgua |
Gardentasuna eta komunikazioa |
Zerbitzua erabilgarri 30.000 eurotatik aurrera. |
Zorroa osatzen duten fondoak aldatzen ditugu, zure inbertsioa une bakoitzaren arabera egokitzeko. Zuhurtziaz, baina modu aktiboan. | Behar duzun informazio guztia: hilean behingo eta hiru hilean behingo txostenak, kudeaketa pertsonala telefono, bulego edo posta elektronikoren bidez. |
Eta berehalako aldizkako ekarpenak egiteko aukerarekin, hileko 100 euro edo gehiago ordainduta. |
Bezero inbertitzailearen profila zehazten dugu. |
Neurriko inbertsioa proposatzen dugu. |
|
Egokitasun-testa egiten dugu. Haren bidez, lau profil ezartzen dira, zenbait irizpidetan oinarrituta: errentagarritasuna, arriskua, segurtasuna... Horrela, zure beharrizan eta helburuen arabera Zorro egokiena eskaini ahal izango dizugu. |
Kutxabanken, munduko zenbait eskualdetan proportzio desberdinetan inbertitzen duten Zorroak prestatzen ditugu. Errenta Finkoa, Errenta Aldakorra, Dibisa… Europan, Japonian eta herrialde emergenteetako beste hainbat merkatutan Zorro bakoitza inbertitzaile-profil jakin bati dagokio. |
Ondare Zorroa |
Bilakaera Zorroa |
Errendimendu Zorroa |
Inbertsio Zorroa |
|
Zorroaren arriskua | Ertaina |
Ertaina |
Handia | Oso Handia |
Inbertitzailearen Profila | Moderatua | Orekatua | Ausarta | Arriskuzalea |
Gomendatutako gutxieneko epea | 3 urte | 4 urte | 5 urte |
6 urte |
Aukera berri hau, Ondare eta Errendimentu Zorroaren artean kokatuta dago. Horri esker, malgutasun handiagoarekin jokatu ahal izango dugu inbertsioa unean uneko helburu desberdinen arabera egokitzeko.
Profesional adituek aukeratzen dituzte zorro bakoitza osatzen duten inbertsioak, merkatuaren inguruan dugun ikuspegian oinarrituta. Inbertsio horiek zenbait arrisku-mota izan dezakete (merkatu-arriskua, kreditu-arriskua eta kontrako alderdi-arriskua, likidezia-arriskua, dibisa-arriskua eta merkatu emergenteen berezko arriskuak). Inbertsioetan onartutako arriskua aukeratutako fondoen eta une bakoitzean merkatuak duen egoeraren araberakoa izango da.
Dibertsifikazioa eta denboran inbertsioa banatzeko era munduko ekonomiak azken urteotan bizi izandako une zailak gainditzeko funtsezkoak izan dira.
Kudeaketa-eredua errenta aldakorraren eraginpeko tarteetan oinarrituta dago. Horri esker, azkar erantzun ahal diogu merkatuen errealitate aldakorrarri.
Zorro Delegatuetan, inbertsioak kudeatzen dira ikuspegi global batekin; hau da, kontuan hartzen dira, finantza-irizpideak ez ezik, baita IGG irizpideak ere (ingurumen, gizarte eta gobernantza-irizpideak). Izan ere, Gizartearekiko Inbertsio Arduratsua da erakundeak inbertsio-alorrean erabakiak hartzean egiten duen apustu sendo bat, bai hautatzean bai arriskua kudeatzean.
Horretarako, erabiltzen ditugu:
Gure bezeroei laguntzeak merkatuan inbertitzeko aukerarik onenak bilatzea eta aukeratzea eskatzen du.
Gardentasuna eta erantzukizuna Kutxabanken identitatearen osagarriak dira.
Hori dela eta, honako alderdiei lotutako kostuak banakatuta azaldu behar dira: alde batetik, Zerbitzu beraren kudeaketari dagozkionak; eta bestetik, Zorroak osatzen dituzten Inbertsio Fondoen Erakunde Kudeatzaileen komisioarenak.
Zorroen Kudeaketa Diskrezionaleko Zerbitzua
Urteko %0,35eko kostua dauka. Aurreko kopuru honi dagokion BEZa gehituko zaio (gaur egun %21). Horrenbestez, kostu osoa %0,42koa izango da (%0,35 + BEZa) eta bezeroaren kontuan zordunduko dugu. Bezeroak beren beregi besterik esan ezean, kopuru hori ordaintzeko zorroaren fondoetako partaidetzak berehala salduko dira. Halaber, hiru maiztasun hauen artean aukeratu ahal izango du bezeroak kobratzekeko: hiru hilean behin, sei hilean behin eta urtean behin.
Honako Zerbitzu hau ordaintzeak barne-kostu askoz merkeagoak dituzten fondoak erabiltzeko aukera ematen du. Hala, Fondoen Sozietate Kudeatzaileen komisioetan prezio txikiagoak lor ditzakegu.
Hiru hilean behin Zerbitzuaren bilakaerari buruzko unean uneko zerbitzua dago zure esku
Zure zorroari buruzko txosten osoa jasoko duzu, hurrengo alderdiekin:
Gainera, hilean behin* honako alderdiak dituen txostena jasoko duzu:
* Hiru hilean behingo txosten osoa bidaltzen den hiletan izan ezik.