Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Nestor Basterretxearen erakusketari buruzko katalogoa. Euskal eskultorerik adierazgarrienetariko baten 60 urteko sormen artistikoaren garapena egunean jartzeko helburuarekin sortutako bilduma da. Berrehun piezatik gora bildu dira: margoak, eskulturak, marrazkiak, fotomuntaketak, maketak, grabatuak eta filmak. Horrek, proiektuaren konplexutasuna agerian usten badu ere, argitalpenaren asmoa Basterretxeak bere bizitza artistiko luzean landu dituen diziplina guztiak behar adina xehetasunekin erakustea izan da.