Gira tu dispositivo a modo "landscape"
ART & MUSIC ekimenak hainbat adierazpen artistiko batzen ditu Museoko Atrio ikonikoaren esparruan. Art & Music-en, egungo erakusketez eta nazioko eta nazioarteko egileen kontzertuez gozatu ahal izango duzu zure lagunekin batera, proposamen kultural oso garaikidean.
Maria Jose Llergo diziplina anitzeko artista da, eta abeslari eta konpositore gisa nahiz hainbat instrumentu jotzen nabarmentzen da. Sanación (2020) EPak flamenkoa eta ingurumen-elektronikako testurak batzen ditu, eta, horrela, nazioartean onarpena lortu eta AEBtako NPRk urteko 25 album onenen artean sartu du. Urte horretan bertan, Colors musika-prodigio berrien ikus-entzunezko plataformatik igaro zen; bertan, Dua Lipa edo Jorja Smith bezalako artistek parte hartu dute.