Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Kutxabank Osasun Aseguruaren abantaila guztiak eskaintzen ditu, eta, gainera, segmentu horrentzako estaldura bereziak ditu.
Abantailak:
Osasun-arreta osoa, laguntza-sare zabala eta prezio oso lehiakorrak eskaintzen ditu:
- Azkartasuna arretan, diagnostikoetan eta tratamenduetan.
- Mediku-talde handia eta irekia.
- Mediku espezialisten laguntza lehen mailako arretako medikuarenetik pasa beharrik gabe.
- Kalitatezko arreta pertsonalizatua:
- Bi kontratazio modalitate eskaintzen ditu: koordainketarekin edo gabe.
- Koordainketa abantailatsua:
- Zerbitzu bakoitzeko kostua, benetan lehiakorra.
- Prima oso lehiakorrak.
Estaldura bereziak:
- Trafiko-istripuak eta lan-istripuak: Osasun-laguntza trafikoko eta laneko istripuetan edo lanbide-gaixotasunen kasuan.
- Babes osoa: etxean edo ospitalean gutxienez 72 orduz egon behar badu mugitu gabe, laguntza-arloko zailtasun nagusiak ziurtatuta izango ditu asegurudunak.
- Etxera bidaltzea: sendagaiak eta posta.
- Mugikortasun-bermea: taxi-zerbitzua asegurudunaren immobilizazioaren lehen bi asteetan, bulegora/bileretara joan dadin eta dagozkion kudeaketa profesionalak egin ditzan.
- Lanpostua etxean: laguntza informatikoa, telefonikoa edo urrutikoa, lanpostua etxean instalatzeko eta ordenagailuaren erabilerarekin lotutako gorabeherak etxean ebazteko.
- Azkar sendatzea: fisioterapia zerbitzua medikuak agindutako terapietarako, istripu edo gaixotasun baten ondorioak arintzeko.
- Etab.
Negozioaren martxa behar bezala eramateko, osasuntsu egon behar duten norbere konturako langileentzat. Osasun-arloko estaldura zabala eskaintzen du, prezio lehiakorrean.
Abantailak:
Itxaronaldirik gabe. Zure osasuna zain egon ez dadin, azkartasuna arretan, probetan, diagnostikoetan eta abar.
Espezialitate guztietako 43.000 profesional baino gehiago lurralde osoan.
Bereak diren zentro eta kliniken sare zabalena Euskadin.
Estaldura nagusiak:
- Medikuntza orokorra, erizaintza eta medikuntza eta kirurgia-espezialitate guztiak.
- Analisi klinikoak, miaketak eta diagnosi-probak, diagnosi-teknika bereziak barne; hala nola eskanerra, erresonantzia magnetikoa eta PET onkologikoa.
- Tratamendu ugari medikuntza eta kirurgia-espezialitate guztietan, errehabilitazio-fisioterapia, elektroterapia, oxigenoterapia, etab.
- Haurdunaldia, erditzeko prestakuntza, familia-plangintza eta zoru pelbikoaren errehabilitazioa.
- Kirurgia espezializatua eta erradioterapia eta kimioterapia tratamenduak.
- Larrialdiak 24 orduz.
- Ospitaleratzeetarako anbulantzia.
- Larrialdietako osasun-arreta nazioarteko bidaietan, 12.000 eurora arte.