Gira tu dispositivo a modo "landscape"
La Panadera lanak Concharen istorioa kontatzen du. Berrogei urteko emakume ezkondua da, eta bi seme-alaba ditu. Bere ardurapean dago okindegi bat. Emakumearen bizitza lasaia eta zorionekoa da, baina egun batean berri batekin esnatuko da, hain zuzen ere, sare sozialetan bere bideo intimo bat dabilela. Duela 15 urte izandako bikotearekin sexu-harremanetan dihardu. Bideoak orain ikusi du argia, eta kontrolik gabe zabaltzen ari da, gizon hori telebistako reality bati esker Italian ospetsua egin delako.