"The Rocky Horror Picture Show" filma festa handi bat izango den ikuskizun baten funtsa izango da. Bere horretan harribitxia den filmak, pelikulako pertsonaiak bezala karakterizatutako taldeak zenbaki musikalak birsortzen dituenean hartzen du bizia. Audience participation delakoa publikoa festan parte hartzera gonbidatzen dutenean iristen da, bat gehiago izatera eta saltsaren osagai nagusia izatera. Abestu, dantzatu, gauzak bota eta pantailara oihukatuko duzu.