K Kutxabankeko markaren simboloa

Ekonomia eta Finantza Informazioa

Arriskuen kontrola

Oliver Wymanen azterketa: Estatu osoko banku nagusien artean Kutxabankek du kaudimen onena

Arrisku profil egokia mantentzea gakoa da Kutxabank Taldearen kudeaketan, azken finean, bere jarduerak denboran irautearen bermerik onena baita, eta, horrenbestez, gizarteari egiten dion ekarpenarena.

Arrisku profil horren egokitasun-maila hiru elementuren arteko harreman orekatua etengabe mantentzeak zehazten du: hartu den arriskuaren maila, kontrol eta kudeaketa egokirako dagoen antolakuntza  ahalmena eta ahalmen teknikoa, eta egiaztatutako baliabide propioen maila. Azken horrek zehazten du, azken finean, garatzen diren jarduerei datxekion arriskuren bat gauzatzearen ondorioz gerta litezkeen ezusteko galerak irensteko Taldearen finantza-ahalmena.

Aipatu diren hiru elementuetatik, bi kaudimen-koefizienteak jasotzen ditu, ratio horrek islatzen baitu baliabide propioen eta onartu diren arriskuen arteko harremana, behin haztatu ostean, zenbait ezaugarri esanguratsuren arabera. adierazle honi begiratuta, Kutxabank Taldeak %10,8ko kaudimen-ratioaz itxi du 2012ko ekitaldia, eta %10,1eko Core Tier I ratioaz.

Ildo beretik, Kutxabank Taldearen finantza sendotasuna, berri ere, joan den irailean egiaztatu zen, Espainiako Bankuak Espainiako banku-sistemaren kapital-beharrizanen ebaluaketaren emaitzak aurkeztu zituenean, Oliver Wymanek egindako probetan oinarrituta. Azterketa hori Espainiako finantza-sektorearen birkapitalizatze eta berregituratze prozesuaren markoan egin zen, 2012ko uztailaren 20an  Espainiako eta Europako agintarien artean hitzartutako Elkar Ulertze Memorandumean (MoU) xedatutakoaren arabera. Proba horien arabera, Kutxabank Taldeak 6.874 milioi euroko Core Tier I lortuko zuen 2014ko abenduan (%16,5eko ratioa) oinarrizko testuinguruan (gertagarritzat jo dena) eta 4.549 milioi eurokoa (%11,6ko ratioa) kontrako testuinguruan (gertatzeko zailtzat jo dena), eta azken kasu honetan 2.188 milioi euriko kapital soberakina izango luke. Ratio hauek ekitaldian aztertu diren hamalau erakundeetatik Kutxabank Taldea kaudimendunena dela esan dute.

Hirugarren elementuari dagokionez, arriskua kudeatzeko azpiegitura, Kutxabank arrisku-mota desberdinen kontrol markoen integrazioan lanena  ari da, arlo teknikoan nahiz antolakuntzakoan. Prozesu hori finantza industriaren metodologia eboluzioaren ildotik burutzen ari da, baita indarrean sartzen joan diren araudi zuzentarauen ildotik ere.

Egungo krisi ekonomikoa eta finantzarioa erakundeek ezarri dituzten kontrol markoen egokitzapena egiaztatzen ari da, eta espero ez zen zorroztasun maila altuan egiaztatu ere. Zentzu horretan, Kutxabank Taldea  ez dago mundu osoan gertatzen ari den testuinguru hain kontrakotik eratorritako ondorioetatik salbu.

Hala ere, arrisku adierazle nagusien portaera Kutxabanken, oso ona da sektoreko batez bestekoarekin alderatuz gero, eta horrek bere kudeaketara bideratutako giza baliabideen eta baliabide teknikoen egokitzapen maila altua egiaztatzen du. Erakunde ugarik porrot egin duten edo kanpoko kapital- txertaketa handiak behar izan dituzten testuinguru nazional eta nazioartekoan, Taldeak emaitza positiboak izan ditu, balantzea onbideratzeko ahalegina egin bada ere.