K Kutxabankeko markaren simboloa

Negozioaren bilakaera

Giza taldea

Integrazioak ahalegin handia eskatu du prestakuntzari dagokionez

Kutxabankeko giza taldea, 2012ko abenduaren 31n, 5.038 pertsonek osatzen zuten. Generoari dagokionez, langileriaren %50,6 emakumeak ziren.

2013ko lehenengo hiruhilekotik aurrera indarrean izango den erabateko integrazio operatiboa egin aurretik, Kutxabankek 2012an izan duen erronka nagusienetako bat Finantza-taldea osatzen duten erakundeen egiturak harmonizatzea eta homogeneizatzea izan da. Zerbitzu zentraletan nahiz bulego sarean izan litezkeen bikoizketak ekiditeko helburuz, langileria berrantolatzeko prozesuari ekin zaio, integrazio akordioaren oinarrien arabera eta jatorrizko erakundeen eta eragindako langileen arteko lan-harremanak errespetatuz. Gainera, ekitaldiaren amaieran Kutxatik datorren eta Andaluzian diharduen Kutxabankeko langileria BBK Bank-Cajasur barruan integratzeko akordioa sinatu zen. Kutxabanken egituren integrazio operatiboak, ahalegin esanguratsua eskatu du urte osoan prestakuntza arloan ere, beharrezkoa izan baita Kutxabanken zeuden errealitate eta berezitasun guztiak egokitzea.

Zuzendaritza trebetasunak garatzeko ekimen berrien garapenari jarraipena eman zaio, eta Kutxabanken integrazio-prozesura bideratu dira bereziki, gaur egungo egoera ekonomiko finantzarioaren testuinguruan. Talde arduradunek, zentzu honetan, prestakuntza tresna zehatzak izan dituzte, esaterako, "Aldaketa lideratzea", egokitze prozesua erraztu eta sustatu dutenak.


Kalitate trebakuntza "Trebetasun komertzialak" ikastaroan, ziurtagiria duten pertsona kopurua handitzea "Finantza-aholkularia" ikastaroan eta "prestakuntza curriculak" parekatzea horniketa jatorrizko sareen artean, dira prestakuntza arloko jarduerako mugarriak.

Giza taldeen osaketari buruzko informazio gehiago Kutxabanken Jasangarritasun Txostenean.