K Kutxabankeko markaren simboloa

Negozioaren bilakaera

Merkataritza eredua

Arreta pertsonala da lehentasuna

Kutxabankek bere bezeroekiko harremanak epe luzerako izan daitezela sustatu du

Kutxabanken merkataritza jarduerak, Finantza-taldea osatzen duten erakundeek partekatzen duten lehentasunari eutsi dio 2012an ere, hau da, bezeroei arreta pertsonalizatu onena eman eta euren beharrizanei egokitutako produktu-sorta jartzea haien eskura

Zentzu honetan, Taldeak bere bezeroekiko epe luzerako harremana bilatzea sustatu du, hurbila eta profesionala, erakundearekiko duten lotura hazkorra sarituz abantaila garrantzitsuen bidez eta balio erantsi altua duten zenbait sustapen eskuratzeko aukeraz.

Kutxabank erakunde liderra da, diharduen lurraldeetan ibilbide luzea duena eta, sortzaile dituen Aurrezki Kutxetako Gizarte Ekintzaren bidez eta sustapen-politika aktiboaren bidez, inguruko ekimen ekonomiko, sozial eta kulturalei laguntza emateko bokazio argia duena.

Bere ibilbidearen lehendabiziko urtean Kutxabankek izan duen erronka nagusietako bat merkataritza-estrategia, produktu-katalogoa, segmentazio-irizpideak eta bezeroentzako balio-proposamenak bateratzea izan da. Prozesua arrakastaz garatu da, merkataritza-sare guztiak eta informatika-sistemak behin betiko integrazioaren aurreko urrats gisa, 2013ko lehenengo hiruhilekorako aurreikusia.

Banka Pertsonaleko zerbitzua, Kutxabankek diharduen lurralde guztietan 2012an lurralde guztietan ezarri dena, arreta-mota honetako eredu indartsuena da.

Erakunde kaudimendunena

Erakunde kaudimendunena izateak aurrezkiaren hazkundea sustatu du

Banku-sistema erreskatatzeko Europar Batasunak agindutako azterketaren arabera, Kutxabank Estatuko banku handien artean finantza-erakunde kaudimendunena da, eta krisiari aurre egiteko ondoen prestatuta dagoena

Interes-tasa "gudatik" aparte izan bada ere, bere bezeroentzako balio erantsi handiko aurrezki eta inbertsio produktuen eskaintza merkaturatu du Kutxabankek. Horren ondorioz, aurrezkien erakartzeak gora egiten jarraitu du ekitaldian zehar eta ageriko saldoetan gorakadak izan dira.

Merkatuen hegazkortasunagatik ere, Inbertsio-fondoen eta Aurreikuspen-produktuen ondarearen bilakaera ere ona izan da.

Finantzaketara irekia

Hipoteka-merkatuan duen lidergoa sendotu du

Hipoteka-merkatuak kreditu eskaeraren erorketa gogorra eta horren ondorioz inbertsioaren jaitsiera bizi duen testuinguru honetan, Taldeak bere lidergoa sendotzea lortu du Euskal Autonomia Erkidegoko hipoteka-merkatuko kuotan.

Pertsona eta familia askok hipoteka-maileguen ordainketetarako arazoak izan arren, hipoteka-berandutza %2aren inguruan dago Euskadin 2012ko abenduaren 31n, sektorekoaren batez bestekoaren oso azpitik, %3,8-an baitago azken hau.

Indize baxu hau, Taldeko erakundeen finantzaketaren eremuan garatu duten jarduera historikoki arduratsuaren adierazle ona da.