K Kutxabankeko markaren simboloa

Txostenaren parametroak

Txostenaren irismena eta estaldura

Txostenaren edukia definitzeko prozesua

Jasangarritasun Txosten honek Gizarte Erantzukizun arloan urteko ekitaldian burututako jarduerak eta erdietsitako helburuak eta lorpenak jasotzen ditu.

EGE Kudeaketa Atalak euren adierazleak eguneratzea eskatzen die antolakuntza sailei, baita “EGE eragina” duten lorpenak ere (interes-talderen bati buruzko ekonomikoa, gizartekoa, ingurumenekoa), sailaren helburuen eta helburuak lortzeko burututako jardueren arabera.

Jasotzen dituenean, interes-taldeek, eratu diren bide desberdinetatik, helarazten dituzten iruzkinak ere hartzen ditu aintzat (jasangarritasun postontziak, bezeroak artatzeko zerbitzua, bulegoak, iradokizun postontzia, barne-bilerak, Administrazio Kontseilua … ).   

EGE Kudeaketa Atalak, inplikatuta dagoen antolaketa sail bakoitzarekin, zehazten ditu interes-talde bakoitzaren igurikipenen arabera dagozkion lehentasunezko jarduerak.

Adostu den EGE arloko helburu orokor multzoa Zuzendaritzara helarazten da, ezagutu ditzan eta, hala badagokio, onar ditzan.

EGE Kudeaketa Atalak aipatutako lehentasunezko jarduerak abiapuntu gisa hartu ditu Kutxabanken lehenengo txostena idazteko eta, ondorioz, Jasangarritasunari dagokionez, zer den adierazgarria eta garrantzizkoa erakunderako zehazteko oinarria dira.  

Horiek horrela, beraz, Txosten honen helburua da 2012. urtean Kutxabanken interes-taldeek erakundeari adierazi dizkioten informazio-beharrak asetzea, Jasangarritasun Txostenak egiteko irizpideak kontuan hartuta:

  • Interes-taldeek parte-hartzea (parte-hartzerako eratutako mekanismoen bidez).
  • Adierazgarritasuna (interes-taldeek garrantzitsutzat jo duten informazioan sakondu egiten da).
  • Jasangarritasuna (lehendabiziko txostena denez, adierazleek azken ekitaldiko datuak erakusten dituzte, baian oraindik ezin da joerarik adierazi).
  • Zorroztasuna (Txostenaren irismenari buruzko adierazleetan, barne hartzen dituen erakundeetan).
  • Oreka (erdietsitako lorpenak nahiz erdietsi ez direnak).
  • Konparagarritasuna (beste erakunde batzuekin erkatu ahal izateko).
  • Zehaztasuna eta argitasuna (GRIk ezarritako adierazleetara egokitzea).
  • Aldizkakotasuna (Urtero Txostena egin eta argitaratzea).
  • Fidagarritasuna (Txostena erakundetik kanpo egiaztatzea eta aztertzea).

Txostenaren estaldura (esaterako: herrialdeak, atalak, filialak, errentan hartutako instalazioak, negozio bateratuak, hornitzaileak)

2012ko Jasangarritasun Txostenean Kutxabank S.A.k, Kutxabank Taldearen sozietate nagusiak, ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-alorretan egin duen lana agertzen da.

Txostenaren irismenaren eta estalduraren mugak

2012ko Jasangarritasun Txostenaren helburua Kutxabank S.A. erakundearen jardueraren berri zehatza ematea eta, ondorioz, ez dira lan honen irismenekoak Taldea osatzen duten enpresa talde anitzak (filialak) edo partaidetuak.

Uraren kontsumoari buruzko ingurumen adierazle kuantitatiboen kasuan, eraikin nagusiei buruzko informazioa baino ez da eman, bulegoetan ez baitago mota horretako adierazleak eskuratzeko mekanismorik.

Adierazle bakoitzean bere irismenaren muga zehaztu da. Gainontzeko ingurumen adierazle kuantitatiboak erakunde osoaren gainekoak dira.

Negozio bateratuen gaineko informazioa sartzeko oinarria (joint ventures)

2012an, GE Money Bankek (General Electric Taldea) eta BBK GE KREDIT EFC Kreditu Finantza Erakundeak kontsumorako finantzaketa arloan izan duten lankidetza estrategikoak aurrera egin du.

KUTXABANKek enpresa talde anitzez eta elkartuez osatutako enpresa-egitura ere badu

Datuak neurtzeko teknikak eta kalkuluak egiteko oinarriak

2012ko Txostena idazteko, Global Reporting Initiative erakundearen dokumentu, gehigarri eta protokoloak erabili ditugu, eta dagokionean, adierazle kuantitatiboak kalkulatzeko erabili diren formulak ere adierazi dira:

  • Global Reporting Initiative: Jasangarritasun Txostenak egiteko gida, (2009ko iraila), G3.0.
  • Estaldura-protokoloa (GRI, “Boundary Protocol”), 2005eko urtarrila.
  • GRI: Sektoreko Finantza Gehigarria. Partzialki berrikusia 2009ko abenduan.

Horietaz gain, Kutxabankek ikuskaritza-sistemak ere baditu, arauak betetzen ari diren egiaztatzeko, gorabeheren jarraipena egiteko, litezkeen iruzurrak ikertzeko, Zuzendaritzak eskatutako txostenak egiteko, emandako informazioaren fidagarritasuna egiaztatzeko eta abar.

Aurreko Txostenetako informazioa berriz agertzeak izan dezakeen eragina eta informazio hori berriz azaltzeko arrazoiak.

Hau da Kutxabanken lehendabiziko Jasangarritasun Txostena, beraz, ez dago aurreko ekitaldiei buruzko informazioaren inolako berridazketarik.

Aurreko denboraldiekiko aldeak Txostenaren irismenean, estalduran eta aplikatutako balioespen-metodoetan.

Hau da Kutxabanken lehendabiziko Jasangarritasun Txostena, beraz, ez dago aurreko ekitaldiei buruzko aldaketarik.