Ekonomia eta Finantza Informazioa
Arriskuen kontrola
Kreditu arriskuak (kreditua, kontra alderdia, pilaketa, herrialdea)
Berankortasun-tasak finantza-sektorearenak baino portaera hobea izan du, alderatuz gero
2013ko ekitaldian Espainiako jarduera ekonomikoko adierazle nagusien narriadurak jarraitu du, eta horrek,Taldeko berankortasun-tasaren igoera ekarri du, eta kreditu-inbertsioan %9,57tik %11,6ra igaro da, bere kreditu inbertsiorako.
Deskribatutako igoera eman bada ere, bere bilakaera finantza-sektorearen batez bestekoak erregistratutakoa baino nabarmen hobea izan da, hiru puntu baino gehiago igo baita, %10,43tik 13,61era (kredituak beste sektore egoiliar batzuei), nahiz eta Memorandum of Understanding (MoU) delakoan 2. Taldean sailkatutako erakundeek kreditu arazotsuak SAREBi traspasatu dizkioten, berri ere, 2013ko otsailean.
2012 eta 2013 bitartean, SAREBi traspasatu zaion 40.000 milioi euro inguru kenduko bagenu, finantza-sistemaren berankortasun-tasa %16 inguruko mailetan legoke kokatuta.
Talde ahalegin handia egiten ari da, aktibo arazotsuen bere zorroa garbitzeko, eta ondorioz, bere zalantzazko aktiboen gaineko %57,7ko estaldura-tasak aurkez ditzake seihilekoaren amaieran, eta %46,4koa esleitutako bere aktibo materialen gainean.