Ekonomia eta Finantza Informazioa
Arriskuen kontrola
Finantza arriskuak (likidezia, merkatua, interes-tasa, truke-tasa)
Likidezia arriskuari dagokionez, Kutxabank Taldeak bere maniobra fondoan eta bere bezeroen gordailuetan oinarritutako finantza-egitura du, eta horri esker, handizkako finantzaketari egin behar dio eskaera maila apalean mantentzen da eta hornitzaile eta muga eguneratze aniztasun altuaz. 2013ko ekitaldian, finantza-sektoreak bizi duen desapalankatze orokor prozesuak aurrera egin zuen, eta horren ondorioz, Taldearen likidezia egoeraren indartze gehigarria etorri zen.
Taldearen balore kotizatuen zorrei datxekien arriskuari dagokienez, bere emaitza kontuan aktibo mota honekin zerikusia duten sarrera garbi garrantzitsuak izaten jarraitu du, dibidendu / kupoiak kontzeptupean nahiz gainbalioen gauzatzea. Gainera, 2013an, salmenta eta amortizazio garrantzitsuak burutu dira, eta Taldeak duen mota honetako arriskua murrizten lagundu dute.
Interes-tasaren arriskuari dagokionez. Taldeak bere aktiboen eta pasiboen muga eguneratze eta balio murrizteen egitura kudeatzen jarraitzen du, Banku Zentral Europarraren moneta-politikak bere interes-marjinaren gainean izaten ari den eragina minimizatzeko. Banku horren politika, zordundutako eragile ekonomikoen, finantza bideragarritasuna bultzatzera, eta horrekin batera, jarduera ekonomikoaren maila bultzatzera, bideratutako interes-tasa baxuetan oinarrituta.