Negozioaren bilakaera
Merkataritza eredua
Arreta pertsonala eta eskuragarriagoa
Bat-egite teknologikoak produktu eta zerbitzu sorta zabalagoa dakar, gero eta eskuragarriagoak
Kutxabanken mugarri garrantzitsuenetakoa 2013an, BBK, Kutxa eta Vitalen sareak eta sistema informatikoak plataforma bakarrean integratzeko operatiborako prozesu konplexua bukatzea izan da.
Integrazio informatikoak kokapen teknologiko bikaina eman dio Taldeari, sare guztiek partekatzen baitituzte tresnak eta merkataritza politika komunak. Gainera, Kutxabanken erabiltzaile guztiak baliatzen dituzte merkataritza abantailak eta eskura dagoen produktu eta zerbitzu sorta.
Kutxabankeko bezeroek ohiko banku kudeaketak eskuragarri izatea nabarmen hobetu da 2013an, Banka mugikor berria abiarazi ondoren, partikularrentzat nahiz enpresetarako. Tresna berri horrek eskuko telefonoetatik nahiz tabletetatik hainbat funtzio egitea ahalbidetzen du, era erosoan eta errazean.
Kutxabanken merkataritza-jarduerak, finantza Taldea osatzen duten erakundeekin partekatzen du eta, eutsi egin dio euren bezeroei arreta pertsonalizatu onena eta haien beharrizan partikularrei egokitutako produktu-sorta eskaintzeko lehentasuna. Zentzu horretan, epe luzerako harremana bilatzen du bere bezeroekin, hurbilekoa eta profesionala, erakundearekiko lotura gero eta handiagoa sarituz, abantaila garrantzitsuen bidez, eta balio erantsi handiko zenbait sustapenak baliatzeko aukeraz.
Erakunde fidagarria
Aurrezkiak hazkunde nabarmena izan du
Estatuko banku handien artean, kaudimen handienetarikoa duen finantza erakundea dela deritzote, eta krisialdiari aurre egiteko ondoen prestatuta daudenetarikoa. Kutxabankek bere tokiko bezeroen konfiantza du, eta hori bere frankizia sendoek, haien merkatu naturaletan, dituzten kuota oso altuetan islatzen da.
Familien aurrezkia bultzatzen ez duten interes-tasa oso baxuen testuinguruan, Kutxabankek bere bezeroentzat balio erantsi handia duen aurrezki eta inbertsio produktu eskaintza merkaturatzen jarraitu du.
Ondorioz, aurrezkia erakartzeak joera positiboari eutsi dio ekitaldian, eta ageriko aurrezkia nabarmen hazi da, aurreikuspen produktuetan eta inbertsio-fondoetan.
Finantzaketa beharrizanei erantzuten die
Hazi egin da hipoteka-merkatuko lidergoa
Kutxabankek ahalegin garrantzitsua egiten jarraitu du, bere bezeroen finantza-beharrizanei erantzuteko, eta jarduera ekonomikoa eta komertzialaren garapenean lagungarri izateko.
Hipoteka-merkatuan, kredituaren eskaera, eta ondorioz, dagokion inbertsioa ere, gogor erori diren testuinguruan, Euskal Autonomia Erkidegoan duen merkatu-kuotaren lidergoa berriro hazi da 2013an.
Kutxabankek lankidetza akordioak ditu erakunde publikoekin nahiz pribatuekin, baita enpresa eta merkataritza elkarteekin ere. Lehentasunezko finantzaketa lerroak ezarri ditu horiekin eta jarduera ekonomikoa sustatzea dute helburu.
Kontsumoa sustatzeko helburuz, Bankuak pizgarri-kanpaina berritzaileak bultzatu ditu, mailegu pertsonalen kontratazioa eta erakundearen txartelen erabilera. 24.500 milioi euro jarri ditu merkatuan, aldez aurretik emandako kreditu pertsonaletan, ordainketa geroraturako diseinatutako txartel berritan edo berehalako kredituak saltokietan erosteko. Finantzaketa formula hauek guztiak arriskuaren eta kreditu arduratsuaren azterketa sakonean oinarritzen dira.
Bezero izatearen abantaila bereizgarria
40.000 bezero baino gehiago baliatu dira abantaila ukigarriez
Bere lidergo kokapenetik jatorriko lurraldeetan, Kutxabankek inguruko ekonomia, gizarte, kultura eta kirolari bere laguntza emateko bokazio argiari eusten dio.
Finantza.taldeak 1.000 ekitalditik gora babesten ditu urtean: Kontxako estropadak, BBK Live, Azkena Rock, KutxaKultur musika jaialdiak, kultura ekitaldiak, esaterako, Donostiako Zinemaldia eta Beldurrezko Zinemaren Astea, hiri berberean.
Kutxabankerako bere bezeroak dira antolatzen dituen jarduera guztien jatorria eta helburua. Horregatik, 2013an, 40.000 pertsonatik gora baliatu dituzte abantaila ukigarri horiek, Athletic nahiz Errealarekin bizi izan dituzten esperientzietan, sarrera-txartelen oparien bidez nahiz deskontu berezien bidez.