Negozioaren bilakaera
Giza taldea
Kutxabanken lehenengo Hitzarmen Kolektiboa negoziazio-mahaiaren %76,9ren babesaz onartu da
Kutxabank Taldeko giza taldea 6.628 pertsonek osatzen dute 2013ko abenduaren 31n. Generoaren araberako banaketari dagokionez, langileriaren %52 emakumez osatuta dago.
Erakundeak Finantza-taldea osatzen duten egituren harmonizatze eta homogeneizatze prozesuarekin jarraitu du, eta amaitu dira Kutxabanken bulego sarearen bikoizketen arrazionalizatze eta ezabatze prozesuak. Prozesu horietan erabakigarria izan da erabateko integrazio operatiboa, 2013ko lehenengo hiruhilekoan amaitu baitzen.
Amortizazio prozesu horiek integrazio-akordioaren oinarrien arabera egin dira, 2013an zabaldua. Urtarrilean. Behin betiko integratu zen CajaSur Banco erakundean Kutxabank Andaluzian ziharduen langileria, 2012ko amaieran sinatutako langileria integrazio-akordioaren arabera.
Prestakuntzari dagokionez, integrazio operatiboak prestakuntza ahalegin nabarmena eskatu du. Gainera, merkataritza trebetasunei eta aholkularitzari buruzko ikastaroak garatzen jarraitu da, Kutxabank Merkataritza Eskolaren programazioan. Ikastaro bereziak eman dira merkataritza sareetara sartu diren Zerbitzu Zentraletako langileentzat. Halaber, ziurtagiria bultzatu da Kutxabank Finantza Aholkulariak programan, eta 160 pertsona berri baino gehiago daude ziurtagiridunak, eta eguneratze ikastaroa abiarazi da ziurtagiri zaharrenentzat, Zuzendaritza Trebetasunen prestakuntzan ekimen berriak eratu dira, prestakuntza moduluak abiarazi dira araudien eta testuinguruaren exijentziei jarraiki eta Kutxabank Enpresen Kudeatzailea finantza-ziurtagiriaren diseinua amaitu da.
Mugarri garrantzitsuena erakundearen langileei dagokienez, abenduan sinatu zen lehendabiziko Kutxabank Hitzarmen Kolektiboaren izan zen, sindikatuen ordezkaritza zabalaz: negoziazio-mahaiaren ordezkaritzaren %76,9k sinatu du Hitzarmena, eta 2016ra arte izango da indarrean.
Hitzarmen Kolektiboak behin betiko erraztuko du langileriaren integrazioa, erregulazio bakarra eta lan marko bakarra aplikatuta, erakundearen giza talde osorako.