K Kutxabankeko markaren simboloa

Erakundearen gobernua, konpromisoak, erronkak eta interes-taldeen partaidetza

Kompromisoak kanpoko ekimenekin

Erakundeak nola ezarri duen zuhurtzia planteamendu edo printzipioa.

Arriskuaren kudeaketarako printzipioen artean, KUTXABANK TALDEAK, une oro, arrisku neurritsuko profil orokorra mantentzean dihardu; horrek bere jardueran hartzen dituen arriskuek etorkizunean bere finantza-bideragarritasuna ez dutela arriskutan jarriko bermatzea ahalbidetzen du.

Helburu hau gizarte erantzukizun arloko kudeaketan giltzarri izango da, hori, azken finean, bere jarduera denboran zehar mantenduko den bermerik onena delako, eta horrenbestez, Taldea sortu zuten aurrezki kutxen bidez gizarteari egiten dion ekarpena mantenduko duela bermatzen da.

Finantza-talde batentzat, arrisku neurritsuko profila mantentzeak honako elementu hauen arteko harreman orekatua eskatzen du:

  • Bere jardunean Onartutako mota guztietako arriskuen bolumena eta izaera
  • Aipatutako arriskuren bat gauzatuko balitz, honen eragina erakundearen baliabideen bidez erantzuteko kapital-oinarria
  • Aipatutako arriskuen kontrola eta kudeaketarako ezarritako azpiegitura, batez ere garrantzitsuenena

Kutxabank Taldeak bere arrisku-profilaren kudeaketari emandako garrantzia gaurko krisi ekonomikoan eta finantza arlokoan agerian geratu da, izan ere, ez du laguntza publikorik eskatu behar izan, eta gainera, finantza-sistemaren saneamenduan eragile garrantzitsua izaten ari da, zenbait bidetatik:

  • 2011ko urtarrilean desagertutako CAJASURen aktiboen eta pasiboen erosketa, esleipen prozesu lehiakorraren ostean, 2010eko uztailean ebatzia, BBK BANK CAJASURen bidez (gaur egun, CAJASUR BANCO).
  • Zailtasunetan zeuden finantza-erakundeen saneamendu prozeduran parte hartzea, SAREBek higiezinne sektorearekin zerikusia duten aktibo arazotsuak erosita. KUTXABANK TALDEAk parte hartzen du SAREBen akzioen bidez eta finantzaketan ere parte hartzen du.
  • Gordailuen Berme Fondora urtero egiten den zuzkidura, berregituratzen ari diren finantza-erakundeen hainbat galerak, zenbait bidetik, bere gain hartzen ari da mekanismo hau.

Praktikan, KUTXABANKen gobernu organoek zuzenean zehazten dituzte Taldearen jarduera-lerro orokorrak bere estrategiarekin bat datorren arrisku-profila lortzera bideratuta Arrisku Kudeaketarako Politiken Gidaliburuabidez. Dokumentu horren bidez, erakundearen jarrera zehazten da, ondoko alderdiei hauei dagokienez:

  • Arrisku Kudeaketarako Printzipio Orokor sorta adieraztea
  • Erakundearen kaudimenerako helburua ezarri
  • Taldean eragina izan lezaketen arrisku mota nagusiak zehaztea
  • Arrisku-kudeaketan izan daitezkeen erantzukizun motak zehaztea
  • Arrisku-kudeaketan dauden erantzukizun eremuak mugatzea
  • Aipatutako erantzukizun eremuen ardurak esleitzea

2012ko udan Espainiako finantza-sistemari egin zitzaion estres-ariketa, OLIVER WYMAN enpresa independenteak egin zuena, KUTXABANK TALDEAren zuhurtzia printzipioaren aplikazio praktikoaren eraginkortasuna egiaztatzera etorri zen, 0 Taldea izenekoan sailkatu baitzuen. Talde horren barruan, aipatutako proban aurkeztutako egoerarik aurkakoena haien kabuz gainditzeko gauza diren erakundeak daude. Izan ere, erresistentzia proba hori marjina erlatibo handiagoz gainditu zuen finantza-taldea izan zen, egoerarik aurkakoenean ere 2014ko itxierarako %11,6ko Ratio Core Tier I balioetsiaz.

Kanpoan garatutako gizarte-, ingurumen- eta ekonomia-printzipioak eta programak, eta erakundeak onetsi eta onartutako beste edozein ekimen.

Erakundea sortu zuten hiru Kutxek hartutako konpromiso historikoa mantentzen du Kutxabankek, eta horregatik, 2012ko ekainaren 25eko Nazio Batuen Munduko Itunaren 10 Printzipioei atxiki zitzaien. Munduko Itunaren 10 Printzipioek erakundeak Gizarte Eskubideetan, Lan Eskubideetan, Ingurumenaren zainketan eta Ustelkeriaren aurkako borrokan hartutako konpromisoez dihardute

Urtero, Kutxabankek Aurrerapenen txostena egiten du. Txosten horren aipatutako ekimenarekin hartutako konpromisoak zuritzen ditu eta indarrean mantentzen ditu elabora. Txosten hori honako web gunean ikus daiteke:

http://www.unglobalcompact.org/COPs/detail/23229

Erakundea kide duten elkarte nagusiak.

Kutxabank honako erakunde hauen kidea da:

  • IZAITE, Iraunkortasun aldeko euskal enpresen elkartea
  • FOARSE, Arabako Gizarte Erantzukizunerako Foroa.
  • Nazio Batuen Munduko Itunaren Sarea Espainian
  • EGEren BIZKAIA FOROA
  • Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia
  • CECABANK, Espainiako Aurrezki Kutxen Konfederazioa
  • EGEren EUROPAKO ALIANTZA, CECABANKen bidez
  • Autokontrol, publizitatea arautzeko
  • Euskalit, Bikaintasunerako Euskal Fundazioa
  • Nazio Batuen Munduko Itunaren Sarea Espainian

Erakundeak sartu duen interes-taldeen zerrenda.

Interes-taldeak Kutxabanken eginkizunaren eta ikuspegiaren arloko jardunean eragina jasotzen duten edo eragina duten taldeak edo pertsonak dira. Honako hauek dira:

  • Akziodunak, bankuaren kapital sozialaren erakunde jabeak. Kutxabank sortu zuten hiru aurrezki kutxak dira: BBK, Kutxa eta Vital Kutxa.
  • Administrazioa eta Erakunde publikoak. Erakundearen funtzionamendurako araudi-eremua ezartzeko ahalmena duten organoak dira. (Banco de España, CNMV, Eusko Jaurlaritza, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoa Foru Aldundiak ...)
  • Enpresa aliatuak. Kutxabankekin ekimen batzuetan elkarlanean aritzen diren erakundeak dira. Lehenik eta behin, maila honetan daude Erakunde Taldearen enpresak.
  • Bezeroak, bankuaren finantza-jarduerarekin lotuta dagoen edozein pertsona edo izate juridikoa, haien gaitasun ekonomikoa kontuan hartu gabe; hau da, edozein arlotakoa edo segmentutakoa unibertsaltasun irizpideaz. Kutxabanken helburu diren bezero segmentuak familiak (etxeko ekonomiak), saltokiak, autonomoak eta profesionalak, enpresak (ETEak nahiz enpresa handiak) eta erakundeak eta instituzioak dira.
  • Giza taldea, bere langileria osatzen duten langileek eta haien ordezkariek osatua
  • Hornitzaileak eta zuzkitzaileak erakundeak burututako eragiketekin lotutako taldeak, eta horien artean, Hirugarren Sektoreko eta Gizarte Ekonomiako enpresak, horien erosketak sustatzen baititu Kutxabankek.
  • Gizartea, erakundearen jarduerak eragina izan dezakeen edozein lurraldetan bizi diren edo bertan dauden edozein motatako pertsonek eta erakundeek osatzen dute.

Interes-taldeak, zeinekin Erakundeak konpromisoa hartzen duen, identifikatzeko eta aukeratzeko oinarria.

EGEren Politikaren arloan, Kutxabankentzat interes-taldeak izango dira erakundearen, bere jardueren eta lorpenen eragina jasotzen duten taldeak, eta honen ondorioz, haiekiko harreman eta jokabide irizpide batzuk zehazten ditu. Jokabide irizpide hauek erakundearen Kode Deontologikoan ere agertzen dira.