Erakundearen gobernua, konpromisoak, erronkak eta interes-taldeen partaidetza
Txostenaren atalak
Interes-taldeak sartzeko onartutako ikuspegiak, partaidetza-maiztasuna barne, interes-taldeen mota eta mailaren arabera.
Kutxabank osatzen duten erakundeen integrazio operatiboa arrakastaz amaitu da 2013ko apirilean, eta lan-giroaren barneko ikerketa egin da, egoera ezagutzeko, diagnosia burutzeko eta etorkizunerako ezartzeko hobekuntza programak eta ekintzak zehazteko helburuz abiapuntu izan dadin.
Bere bezeroei dagokienez, azterketa burutu da, euren satisfazio-maila ezagutzeko helburuz, arreta eta zerbitzuaren kalitate arloetan, eta ondorioz, neurri eta ekintza zuzentzaileak planteatu ahal izateko, euren asetasun-mailari eusteko edo igotzeko erakundearekin duten hartu-emanean.
Kutxabankek ez du gizartearen iritzia, oro har, ezagutzeko azterketa berezirik egiten bere jarduera gartzen duen eremuetan, eta informazio hori, bere akziodunak diren Kutxek egiten dituzten Gizartearen Ahotsa ikerketen bidez lortzen du. Hala ere, erakundeak, bere bulego sare zabala eta bere langileriaren bidez, hartu-eman estua du bere bezeroekin zuzenean garatzen duen gizarte jarduerari dagokionez ere bai (kirol, kultura, arte babesak...) edo akziodun dituen Kutxen bidez (udalekuak, laguntza jarduerak, diru-laguntzak...), ondorioz, gizartearen ezagutza orokorra du eta bere pultsuari jarraitzen zaio.
Informazio gehiago izateko ikusi FS5 adierazlea.
Interes-taldeen partaidetzatik sortutako kezka eta gai interesgarri nagusiak, eta erakundeak nola erantzun dien kezka eta gai horiei Txostena egitean.
Kutxabankek ondo daki interes-taldeekiko elkarreraginak informazio aipagarria eta lehentasunezkoa ematen duela erakundeak jarraitu beharreko jasangarritasunaren estrategiari dagokionez.
4.16 adierazlean aipatutakoaren arabera, Kutxabankek ikerketa bat egin du bezeroen artean, arreta eta zerbitzuaren kalitateari buruz duten asetasun-maila ezagutzeko. Emaitzarik aipagarriena zera da, krisiaren ondorioz, bezeroek finantza-sektorean duten konfiantzak okerrera egin duela. Bezeroari ematen zaion zerbitzuari dagokionez, komisioek gora egin dutelako duten kezka adierazi dute, eta finantza-egoera pertsonalaren jarraipen sakonagoa egitea eta aholkatzea eskatu dute.