Negozioaren bilakaera
Merkataritza eredua
Kredituaren sustapena
Inflexio ekonomiko une batean, finantzaketa eskuratzea erraztearen helburua bete du
2014rako zehaztutako helburuetako bat bete du Kutxabankek, hau da, finantzaketa sustatzea, partikularrentzat eta familientzat nahiz enpresa txiki eta ertainentzat.
Urte hasieratik, etxebizitzak erosteko hipoteka-merkatua berpiztearen aldeko apustu argia egin du taldeak, eta gaur egun ere, lidergoa du Taldeak jarduera horretan, bere jatorrizko lurraldeetan.
Kutxabanken hipoteka-eskaintza mailegu malguagoetan eta eskuragarriagoetan oinarritu da, tasa eta epealdi aukera anitz izan baitute. Berrikuntza izan zen ekitaldiaren hasieran kaleratu zuen interes-tasa finkoa kontratatzeko aukera, baita 35 urtetik beherako bezeroentzako bereziki diseinatutako zenbait formula ere. Aukera berri horiek erraztasun ugari ematen dizkiete gazteei euren lehendabiziko etxebizitza eros dezaten.
Ekitaldian, familien kontsumoa ere bultzatu du Kutxabankek, mailegu pertsonalak emanda, bezeroaren ezagutzan, azterketan, kontrolean eta mailegu arduratsuak ematean oinarritutako bere eredu historikoari jarraiki.Irizpide horietan oinarrituta, ‘Kutxabank Kredit’, hau da, kontsumorako maileguetarako Taldearen plataforma, nabarmen hazi da mota horretako maileguen kontratazioan, eta bere merkatu-kuotak gora egin du. Produktu eraginkorrenetako bat ‘kreditu aurrez onartua’ deritzona izan da, kontratatzeko erraztasuna ezaugarri duen finantzaketa-eredua.
ETE-ei ematzen zaien laguntzari eutsi zaio, erakundearen beste lerro estrategiko bat den aldetik. Kreditu eskaeran mailakako susperraldia egiaztatu da enpresek egiten duten kreditu-eskaeran. Arlo horrek hazkunde-tresna esanguratsuak izan ditu, ‘Makina Berria’ plana esaterako, makina ekoizlea berriztatzeari begira sortua. Ondorioz, aurreikuspen baikorrenak ere gainditu egin ditu Kutxabankek 2014an. Hazkunde nabarmena izan du bere bezero-zorrora atxiki den enpresa kopuruan, eta bere Enpresa Bankaren finantzaketan ere bai, beraz, joera aldaketa positiboa islatzen ari da sektorean.
Kaudimendunenaren segurtasuna
Gure bezeroek badakite euren aurrezkiak sistema osoko erakunde kaudimendunenean dituztela
Espainiako finantza-sistema osoko Banku Talde kaudimendunena eta Europako 15 erakunde garrantzitsuenetako bat dela aitortu izanak aukera berria ekarri dio, bere bezeroek Kutxabanken duten konfiantza sendotzeko.
Kaudimenean liderra den erakundeak ematen duen segurtasuna merkatu-kuota altuetan islatzen da.
Familien aurrezkia bultzatzen ez duten interes-tasa oso baxuen testuinguruan, Kutxabankek bere bezeroentzat balio erantsi handia duen aurrezki eta inbertsio produktu eskaintza merkaturatzen jarraitu du.
Ondorioz, aurrezkia erakartzeak gora egin du ekitaldian, eta ageriko aurrezkia nabarmen hazi da, aurreikuspen produktuetan nahiz inbertsio-fondoetan.
Hurbiltasunetik
Kudeaketa adituko talde kopuruak gora egiten jarraitu du baita atentzio pertsonalizatua hobetzen ere
Kutxabankek atentzio pertsonalizatu onena ematen die bere bezeroei baita euren beharrizan partikularrei egokitutako produktu sorta ere. Zentzu horretan, epe luzeko hartu-emana du helburu, hurbila eta profesionala, erakundearekin duen lotura gero eta handiagoa sarituz, abantaila esanguratsuen bidez, eta balio erantsi handiko zenbait sustapenaz baliatzeko aukeraz.
Kudeaketa adituko taldeak finantza-erakundeak ematen duen atentzio hurbilaren eta pertsonalizatuaren adibide ona dira.
Banka Pertsonalak 50.000 bezerotik gora ditu eta 200 profesional aditu baino gehiago dituzte aholkulari, baita 150 bulego zuzendari ere. Talde horiek atentzio oso gaitua ematen dute, finantza-zerbitzu globalak eskaintzen dituzte eta ematen diete erantzuna euren bezeroen finantza-beharrizanei, erabateko dedikazioa ematen baitiete.
Enpresa arloari dagokionez, kudeaketa-taldeek sakontasunez ezagutzen dute enpresen errealitatea, hurbil-hurbiletik jarraitzen baitute. 2014an, 200era arte igo ditu Kutxabankek enpresatan adituak diren profesionalen kopurua, eta 21 bulego ditu ETE-etarako baino ez dihardutenak.
18 eta 35 urte bitarteko bezeroen artean duen presentzia garrantzitsua finkatzeko eta indartzeko, segmentu horretan duen barneratze-maila %65etik gorakoa baita, ahalegin handia egin du Finantza-taldeak 2014an, produktu, zerbitzu eta abantaila bereziak jartzeko euren eskura, finantzarioak nahiz kultura, kirol eta gizarte arlokoak.
Berrikuntzaren aldeko etengabeko apustua
Baliabide teknologikoen etengabeko berrikuntzaren aldeko estrategian, bere bezeroekin erlazionatzeko era etengabe aldatzen jarraitu du Kutxabankek.
Etengabeko modernizatze ildo horretan, Euskadin ordainketa-sistema aitzindaria abiarazi zuen udaberrian, ‘contactless’ deritzona. Kontakturik gabeko ordainketa-teknologia hau txartelaz ordaintzeko dagoenik eta ordainketa-era arinena da, eta Araban ezarri zen lehendabiziko urratsean, Bizkaira eta Gipuzkoara zabaldu baino lehenago. Aste gutxitan berritu ziren Taldeak lurralde horretan dituen 125.000 bezero baino gehiagoren 200.000 txarteletik gora.
Ordainketa-sistema berriari egin zaion harrera oso positiboa izan da, Arabako saltokien %80 Kutxabanken ‘contactless’ sistemara atxiki baita, eta euren bezeroei erosketak txartel horien bidez ordaintzeko aukera ematen diete.
Gero eta gehiago dira Kutxabankekin Online Bankaren bidez diharduten bezeroak. Joera honekin batera doa kanal aniztasunaren eta baliabide teknologikoen berrikuntzaren aldeko Kutxabanken apustua.
Komunikazio bide horien indarra eta garrantzia bizi izan dituzten hazkunde garrantzitsuetan islatzen da. Kutxabanken Online Banka, erabiltzaile aktibo kopuruan, %5etik gora hasi den bitartean, bereziki nabarmena izan da Kutxabanken Banka Mugikor berrituaren igoera, harrera oso ona izan du eta. 150.000 pertsonak baino gehiagok deskargatu dute aplikazioa, eta Kutxabanken Online Bankara egiten diren sarreren %20 eskuko telefonoen eta tableten bidez egiten da dagoeneko.
Online Banka eta Banka Mugikorrarekin batera, gazteek gehien erabiltzen dituzten hartu-eman bideak ere bultzatu eta hobetzeko erronka finkatu du Kutxabankek, hau da sare sozialak.