Negozioaren bilakaera
Giza taldea
Kutxabanken Hitzarmen Kolektiboak jasotako printzipioak garatzen jarraitu du
Kutxabankeko giza taldea 4.437 pertsonek osatzen dute 2014ko abenduaren 31n. Generoaren araberako banaketari dagokionez, langileriaren %53 emakumez osatuta dago.
Finantza-taldeak bere lehenengo Hitzarmen Kolektiboan jasotako oinarrizko printzipioak garatzen jarraitu du eta honako eragin hauek izan ditu giza taldean
2014an zerbitzu zentraletan aurreikusitako berregituraketa eta bulegoen arrazionalizatzea burutu dira, eta integrazio-prozesuaren ostean hitzartutako aurre-erretiro egutegia bukatu da. Beste lanpostu batzuetara bidali diren pertsonek birziklatze profesionalarekin zerikusia duten prestakuntza ibilbideetan hartu dute parte.
Xehekako Bankako bulego guztien lehenengo sailkapena ere egin da, irizpide uniformeen arabera. Era berean, zerbitzu zentraletako eta handizkako sareetako lanpostuak ere sailkatu dira.
Langileriaren etengabeko prestakuntza estrategiari jarraiki, Giza taldeetako arduradunei zuzendaritza gaitasunetan prestakuntza ematen jarraitu du Kutxabankek. Zuzendaritza Garapenerako Eskolak burutu ditu ekimen horiek, eta eman duen bultzada hori, lidergo gaitasunen hobekuntzaren eta langileria aldaketaren kudeaketaren aldeko apustuaren isla da. Halaber, antolakuntzaren kohesioaren eta ezagutzaren sustapena ere ditu helburu.
Bere bezeroei ematen dien zerbitzua hobetzen jarraitzeko xedez, langileria guztiaren ebaluazio prozesu zabala burutu du Kutxabankek 2014an, baita talde-arduradunena ere, horien jarduera 270 graduko ikuspegitik izan baita.
Gainera, Kutxabanken ohikoa denez, erakundean sartu berri diren pertsonek langile berrientzat egiten diren harrera-prozesuetan eta jarraipenean hartu dute parte. Aipatutako prozesu horrek prestakuntza-plan berezia du eta tutoretzapeko laguntza eta jarraipen sistema du.