K Kutxabankeko markaren simboloa

Erakundearen gobernua, konpromisoak, erronkak eta interes-taldeen partaidetza

Kompromisoak kanpoko ekimenekin

Erakundeak nola ezarri duen zuhurtzia planteamendu edo printzipioa

Arriskuaren kudeaketarako printzipioen artean, KUTXABANK TALDEAK, une oro, arrisku neurritsuko profil orokorra mantentzean dihardu; horrek bere jardueran hartzen dituen arriskuek etorkizunean bere finantza-bideragarritasuna ez dutela arriskutan jarriko bermatzea ahalbidetzen du.

Helburu hau gizarte erantzukizun arloko kudeaketan giltzarri izango da, hori, azken finean, bere jarduera denboran zehar mantenduko den bermerik onena delako, eta horrenbestez, Taldea sortu zuten aurrezki kutxen bidez (orain banku fundazioak) gizarteari egiten dion ekarpena mantenduko duela bermatzen da.

Finantza-talde batentzat, arrisku neurritsuko profila mantentzeak honako elementu hauen arteko harreman orekatua eskatzen du:

  • Bere jardunean Onartutako mota guztietako arriskuen bolumena eta izaera.
  • Aipatutako arriskuren bat gauzatuko balitz, honen eragina erakundearen baliabideen bidez erantzuteko kapital-oinarria.
  • Aipatutako arriskuen kontrola eta kudeaketarako ezarritako azpiegitura, batez ere garrantzitsuenena.

Kutxabank Taldeak bere arrisku-profilaren kudeaketari emandako garrantzia gaurko krisi ekonomikoan eta finantza arlokoan agerian geratu da, izan ere, ez du laguntza publikorik eskatu behar izan, eta gainera, finantza-sistemaren saneamenduan eragile garrantzitsua izaten ari da, zenbait bidetatik:

  • 2011ko urtarrilean desagertutako CAJASURen aktiboen eta pasiboen erosketa, esleipen prozesu lehiakorraren ostean, 2010eko uztailean ebatzia, BBK BANK CAJASURen bidez (gaur egun, CAJASUR BANCO).
  • Zailtasunetan zeuden finantza-erakundeen saneamendu prozeduran parte hartzea, SAREBek higiezinen sektorearekin zerikusia duten aktibo arazotsuak erosita. KUTXABANK TALDEAK parte hartzen du SAREBen akzioen bidez eta finantzaketan ere parte hartzen du.
  • Gordailuen Berme Fondora urtero egiten diren zuzkidurak (errepikakorrak nahiz ezohikoak), berregituratzen ari diren finantza-erakundeen hainbat galerak, zenbait bidetik, bere gain hartzen ari da mekanismo hau.

Praktikan, KUTXABANKen gobernu organoek zuzenean zehazten dituzte Taldearen jarduera-lerro orokorrak bere estrategiarekin bat datorren arrisku-profila lortzera bideratuta, Arrisku Kudeaketarako Politiken Gidaliburuaren bidez. Dokumentu horren bidez, erakundearen jarrera zehazten da, ondoko alderdiei hauei dagokienez:

  • Arrisku Kudeaketarako Printzipio Orokorrak.
  • Erakundearen kaudimen helburua.
  • Taldean eragina izan lezaketen arrisku mota nagusiak.
  • Arrisku-kudeaketan izan daitezkeen erantzukizun motak.
  • Arrisku-kudeaketan dauden erantzukizun eremuak.
  • Aipatutako erantzukizun eremuen ardurak esleitzea.

Gainera, aipamen berezia merezi dute KUTXABANK TALDEAK Europako finantza-erakundeen kaudimenaren berrikusketa orokorraren ariketan izan duen partaidetzatik ateratako ondorioek. Ariketa hori EUROPAKO BANKU ZENTRALAK (BCE) eta EUROPAKO BANKU AGINTEAK (EBA) burutu dute. Prozesu horrek, oro har Comprehensive Assessment izenaz ezagunak, zortzi hilabete luze iraun du, eta giza baliabide nahiz baliabide tekniko ugari izan ditu. Izan ere, Europako 26 herrialdetako 130 finantza-taldek hartu dute parte, 2014ko azaroaren 4tik aurrera BCEren gainbegiratze zuzenaren mendean dauden guztiak barne.

Prozesuaren emaitzak bikainak izan dira KUTXABANK TALDERAKO, aktiboen kalitatearen berrikusketa fasean (Asset Quality Review), nahiz jarraian egin ziren erresistentzia probetan (Stress Testing). Kasu honetan, KUTXABANK TALDEAK emaitzarik onenak izan ditu, ariketan parte hartu duten Espainiako 15 erakundeen artean, eta bere Ratio Common Equity Tier One delakoaren proiekzioa 2016ko abendurako %11,8koa da, EBAk diseinatutako kontrako testuingurupean, aginte ikuskatzaileak eskatzen duen %5,5aren bikoitza baino gehiago.

Emaitza hauek KUTXABANK TALDEAK zuhurtzia printzipio ezartzean jarraitu duen estrategia bermatzen dute.

Kanpoan garatutako gizarte-, ingurumen- eta ekonomia-printzipioak eta programak, eta erakundeak onetsi eta onartutako beste edozein ekimen

Erakundea sortu zuten hiru Kutxek hartutako konpromiso historikoa mantentzen du Kutxabankek, eta horregatik, 2012ko ekainaren 25eko Nazio Batuen Munduko Itunaren 10 Printzipioei atxiki zitzaien. Munduko Itunaren 10 Printzipioek erakundeak Gizarte Eskubideetan, Lan Eskubideetan, Ingurumenaren zainketan eta Ustelkeriaren aurkako borrokan hartutako konpromisoez dihardute.

Urtero, Kutxabankek Aurrerapenen txostena egiten du. Txosten horren aipatutako ekimenarekin hartutako konpromisoak zuritzen ditu eta indarrean mantentzen ditu elabora. Txosten hori honako web gunean ikus daiteke:

http://www.pm-old.globalincubator.net/component/consultarinformes/?Itemid=599

Erakundea kide duten elkarte nagusiak

Kutxabank honako erakunde hauen kidea da:

  • IZAITE, Iraunkortasun aldeko euskal enpresen elkartea
  • FOARSE, Arabako Gizarte Erantzukizunerako Foroa
  • Nazio Batuen Munduko Itunaren Sarea Espainian
  • EGEren BIZKAIA FOROA
  • Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia
  • CECABANK, Espainiako Aurrezki Kutxen Konfederazioa
  • EGEren EUROPAKO ALIANTZA, CECABANKen bidez
  • Autokontrol, publizitatea arautzeko
  • Euskalit, Bikaintasunerako Euskal Fundazioa
  • Nazio Batuen Munduko Itunaren Sarea Espainian

Erakundeak sartu duen interes-taldeen zerrenda

Interes-taldeak Kutxabanken eginkizunaren eta ikuspegiaren arloko jardunean eragina jasotzen duten edo eragina duten taldeak edo pertsonak dira. Honako hauek dira:

  • Akziodunak, bankuaren kapital sozialaren erakunde jabeak. Kutxabank sortu zuten hiru aurrezki kutxak dira: BBK, Kutxa eta Vital Kutxa.
  • Administrazioa eta Erakunde publikoak. Erakundearen funtzionamendurako araudi-eremua ezartzeko ahalmena duten organoak dira. (Banco de España, CNMV, Eusko Jaurlaritza, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoa Foru Aldundiak … ).
  • Enpresa aliatuak. Kutxabankekin ekimen batzuetan elkarlanean aritzen diren erakundeak dira. Lehenik eta behin, maila honetan daude Erakunde Taldearen enpresak.
  • Bezeroak, bankuaren finantza-jarduerarekin lotuta dagoen edozein pertsona edo izate juridikoa, haien gaitasun ekonomikoa kontuan hartu gabe; hau da, edozein arlotakoa edo segmentutakoa unibertsaltasun irizpideaz. Kutxabanken helburu diren bezero segmentuak familiak (etxeko ekonomiak), saltokiak, autonomoak eta profesionalak, enpresak (ETEak nahiz enpresa handiak) eta erakundeak eta instituzioak dira.
  • Giza taldea, bere langileria osatzen duten langileek eta haien ordezkariek osatua.
  • Hornitzaileak eta zuzkitzaileak erakundeak burututako eragiketekin lotutako taldeak, eta horien artean, Hirugarren Sektoreko eta Gizarte Ekonomiako enpresak, horien erosketak sustatzen baititu Kutxabankek.
  • Gizartea, Erakundearen jarduerak eragina izan dezakeen edozein lurraldetan bizi diren edo bertan dauden edozein motatako pertsonek eta erakundeek osatzen dute.

Interes-taldeak, zeinekin Erakundeak konpromisoa hartzen duen, identifikatzeko eta aukeratzeko oinarria

EGEren Politikaren arloan, Kutxabankentzat interes-taldeak izango dira erakundearen, bere jardueren eta lorpenen eragina jasotzen duten taldeak, eta honen ondorioz, haiekiko harreman eta jokabide irizpide batzuk zehazten ditu. Jokabide irizpide hauek erakundearen Kode Deontologikoan ere agertzen dira.