Erakundearen gobernua, konpromisoak, erronkak eta interes-taldeen partaidetza
Txostenaren atalak
Interes-taldeak sartzeko onartutako ikuspegiak, partaidetza-maiztasuna barne, interes-taldeen mota eta mailaren arabera
Kutxabankek ez du gizartearen iritzia, oro har, ezagutzeko azterketa berezirik egiten bere jarduera gartzen duen eremuetan, eta informazio hori, bere akziodunak diren Kutxek egiten dituzten Gizartearen Ahotsa ikerketen bidez lortzen du. Hala ere, Erakundeak, bere bulego sare zabala eta bere langileriaren bidez, hartu-eman estua du bere bezeroekin zuzenean garatzen duen gizarte jarduerari dagokionez ere bai (kirol, kultura, arte babesak … ) edo akziodun dituen Fundazioen bidez (udalekuak, laguntza jarduerak, diru-laguntzak … ), ondorioz, gizartearen ezagutza orokorra du eta bere pultsuari jarraitzen zaio.
Horrela, 2014an, zenbait azterketa burutu dira, bezeroen asetasun-maila ezagutzeko helburuz, Kutxabankekiko euren hartu-emanetan, eta ondorioz, neurri eta hobekuntza ekintzak planteatu ahal izateko.
Asetasun azterketa berezi bi egin dira enpresa eremuko bezeroei buruz eta bezero partikularrei buruz, baita bezeroen eta gizarte osoaren artean egin den beste azterketa bat Kutxabanken markei lotzen zaizkien ezaugarri eta baloreei buruz.
Kutxabankeko langileriak barne komunikazio kanalak erabiltzeko aukera ere badu, esaterako, blogak eta intranet, erakundearen barne kudeaketaren alderdiei eragiten dieten arloei buruzko iritzia emateko.
Informazio gehiago izateko ikusi FS5 adierazlea.
Interes-taldeen partaidetzatik sortutako kezka eta gai interesgarri nagusiak, eta erakundeak nola erantzun dien kezka eta gai horiei Txostena egitean
Kutxabankek ondo daki interes-taldeekiko elkarreraginak informazio aipagarria eta lehentasunezkoa ematen duela Erakundearen etorkizuneko iraunkortasun estrategiari dagokionez. Horregatik, 2014aren amaieran talde horiek esanguratsu deritzen iraunkortasun alderdi guztien materialtasunari buruzko azterketa berezia planifikatzen hasi da. Azterketa 2015eko ekitaldian burutuko da.
Orin arte interes-taldeekin gaitutako komunikazio bideetatik, lehendabiziko ondorio bat ateratzen da: krisiaren ondorioz, bezeroek finantza-sektorean duten konfiantzak okerrera egin duela. Izan ere, bezeroak kezkatuago daude ezartzen diren komisioengatik eta euren finantza-egoera pertsonalaren gaineko aholku gehiago eskatu dute.