K Kutxabankeko markaren simboloa

Erakundearen profila

Aldaketa esanguratsuak6

Gobernu korporatibo onaren arloan banku-ikuskaritzarako mekanismoak ezarritako ildoetako batean aurrera egin du Kutxabankek 2016. urtean, eta beste urrats batzuk eman ditu ikuskatzaileak emandako gomendioak betetzen jarraitzeko, hots, Bankuaren barruan botere-antolaketa ordenatua bermatzeko.

2015. urtean Javier García Lurueña kontseilari delegatu izendatuta (ordura arte ez zegon kargu hori), 2016. urtean Administrazio Kontseilura sartutako kontseilari independenteen kopuruak gora egin du.

Zehazki, beste hiru kide izendatu ditu eta gobernu-organo honen kide independenteen kopurua bostetik seira igo da, erakundearen estutuekin eta Gobernu Korporatibo Oneko gomendioekin bat. Hortaz, Administrazio Kontseiluko kide gehienak exekutiboak eta independenteak dira -bederatzi lanpostu-; zazpi, berriz, kontseiluko kide akziodunak.

Kutxabankeko hiru kontseilari berriek, Manuela Escribanok, Roxana Medak eta Antonio Villarek, eskarmentu handia dute finantza-jarduerarekin lotutako lanetan, eta EBZk ezarritako egokitasun-zuzentarauak betetzen dituzte.

Ikuskatzaile bakarrak arreta handia jartzen dio finantza-erakundeen gobernu korporatiboaren kalitateari, arriskua kudeatzeko politika zuhurra garatzeko, barnetik kontrolatzeko eta arautegia betetzeko gaitasunari.

Hori da Banku-ikuskaritzarako Mekanismo Bakarra (MUS) 2015. urtean indarrean sartzeak izan zuen ondorio nagusietako bat, izan ere, finantza gainbegiratzeko sistema berria ezarri zen, EBZk eta Europar Batasuneko herrialdeetako agintaritza nazional eskudunek osatutakoa. Horrenbestez, EBZk bankuen batasuna deritzon horretara bideratzeko lehen urratsa eman du: bankuak gainbegiratzeko zereginak ditu, ebazteko mekanismo bakarrarekin eta gordailuen bermerako sistema bateratuarekin osatuko dena.




6 G4-13