K Kutxabankeko markaren simboloa

Jarduera ekonomikoa

Berrikuntza produktuetan eta prozesuetan

Finantza-zerbitzuak ematean gertatzen ari den teknologia-aldaketarekin bat, Kutxabanek bere zerbitzuaren kalitatea eta erosotasuna hobetzen jarraitzeko estrategiaren alde jarraitu du 2016. urtean.

Urte bereziki aktiboa izan da teknologia berrien esparruan, eta guztiz eguneratu dira bai Online Banka bai Banka mugikorra.

Ekitaldiko jarduerarik garrantzitsuenetako bat ‘Bizum’ ordainketa-plataforma bakarra ateratzearena izan da. Hor, banku-sektore osoak parte hartzen du eta Kutxabankek aktiboki parte hartu du bere administrazio-kontseiluaren bitartez haren sorreran. Bizum ‘Kutxabank Pay’ aplikazioaren barruan sartu da. Guztiz doan da eta klik bakar batez txartel birtual guztietara, Iupay aplikaziora eta erakundeko Banka mugikorrera sar daiteke. Sinadura digitaleko zerbitzu berri bat ere abian jarri da, eta horri esker, dagoeneko ez duzu zuzenean bulegoetara joan beharrik banku-kontratuak sinatzeko.

Kanal teknologiko berriek ematen dituzten erosotasunak eta segurtasunak eragiketak online batik bat egiten dituzten bezeroen kopurua etengabe handitzea ekarri dute. Kutxabanken kasuan ehuneko hori hiru puntutan handitu da urte batean, % 32 arte.

Egungo bezeroekin eta izan daitezkeen bezeroekin komunikazio-kanalak mantentzeko helburuarekin, etxebizitza bat erosterakoan jarraitu behar diren urrats guztiak xehetasunez eta modu didaktikoak azaltzen dituen web interaktibo bat sortu du Kutxabankek. ‘Kutxabank Hipotekak’ lau atal errazetan egituratzen du prozesua: bilaketa (nire bizitzako etxea), salerosketa (xehetasunak aztertu), hipoteka (nire egoera simulatu) eta eskriturak (dokumentuak sinatu).

Horrez gain, gizarte-sareetan berariazko profilak sortu ditu egunero erabiltzen duen finantza-informazio ugaria partekatzeko.

Twitterreko @KBfinanzas profilak bere jarduerak finantza-arloan sortzen dituen eta komunikabideen bidez jasotzen dituen berriak ematen ditu. Horrez gain, informazio horiek guneko jarraitzaileen artean sor ditzaketen kontsulta edo zalantzei erantzuten die.

Bestalde, Kutxabankmedia.es blogak bere finantza-jarduerak sortzen dituen berririk garrantzitsuenak biltzen ditu, oso landuta dauden eta diseinu erakargarri duten infografiekin.