4. Ekonomia eta Finantza Informazioa
4.3. Arriskuen kudeaketa
4.3.2. Finantza-arriskuak (likidezia, merkatua, interes-tasa, kanbio-tasa)
Likidezia-arriskuari dagokionez, Kutxabank Taldeak bere maniobra-fondoan eta bezeroen gordailu egonkorretan oinarritutako finantzazio-egitura bat du. Horri esker, handizkako finantzaziorako aukera maila erabilgarrietan mantentzen da, dibertsifikazio handiarekin finantzazio-hornitzaileei eta mugaegunei dagokienez.
2017an Taldeak handizkako finantzazio-iturrietarako baliabidea murrizten jarraitu du, bezeroen finantzazio-gap-arengatik jarraitutako bilakaerarekin bat. Horrek, bezeroen gordailuetan egondako igoera eta balore-merkatuetan egindako desinbertsio garbiak islatu ditu.
Bestalde, handizkako finantzazio-merkatuen baldintza orokorrek aldekoak izaten jarraitu dute likidezia-eskatzaileentzat. Horri esker, Taldeari emandako finantzazioarekin lotutako finantza-kostuak oso maila murriztuetan mantendu dira.
Balore kotizatuen zorroei atxikitako merkatu-arriskuari dagokionez, Taldeak 2017ko ekitaldian akzioen partaidetzen zorroaren esparruan egindako desinbertsioek nabarmen murriztu dute aipatutako arriskuaren eragina. Horrez gain, ekarpen handiak egin dituzte bere emaitzen kontura.
Interes-tasaren arriskuari dagokionez, Taldeak mugaegunen egitura eta bere aktibo eta pasiboen errepreziazioa kudeatzen jarraitzen du, Europako Banku Zentralak egindako diru-politikak (interes-tasa baxuetan edo baita negatiboetan ere oinarritutakoa) interesen marjinan izaten ari den eragina txikiagotzeko. Tasen maila horiek aurretik inoiz ikusi ez diren mailetan daude eta zorpetuta dauden eragile ekonomikoen finantza-bideragarritasunari laguntzeko, eta beraz, jarduera ekonomikoari ere laguntzeko dira. Hala ere, nabarmen zailtzen dute finantza-erakundeek finantza-marjinak lortzea.