K Kutxabankeko markaren simboloa

6. Negozioaren bilakaera

6.3. Giza taldea

2017ko martxoaren 27an II. Kutxabank Hitzarmen Kolektiboa sinatu zen sindikatuen ordezkariekin, eta horri esker, langileek 2015-2019 aldirako Negozioa garatzeko Planean ezarritako helburu estrategikoak bete dituzte. Konpromiso horren ondorioz, Erakundearen egoera lehiakorra hobetu da finantza-sektorean, eraginkortasun-ratioak hobetzen jarraitzeaz gain, ustiapen gastuak eta gastu orokorrak murriztu ere egin direlako.

Hitzarmen kolektiboaren negoziazioari esker, praktiketako prestakuntza-lan baten bidez kontratutako edozein pertsonari gainera langileen gizarte-eskubide eta -onurak aplikatu ahal zaizkie, bere izaerarengatik, langile finkoei bakarrik dagozkienak izan ezik. Horrela, langile horien tratamendua hobetu da, Europako zenbait erakundek berriki adierazitakoaren aldean. 2017. urte honetan ere lanari borondatez, hala nola aurretiko erretiroen, sustatutako bajen, kontratu etenen eta lanaldi murrizketen bidez uzteko hitzartutako neurriek jarraitu dute.

Bestalde, hitzarmen kolektiboari esker, beste 88 pertsonari kontratu mugagabea egin zaie, eta horren ondorioz, Erakundea etorkizunerako eskatzen ari den talentu berria sartu da.

Kutxabankek prestakuntzaren alde egiten du, bikaintasun eta motibazio faktore gisa, izan ere, Erakundean pertsonak garatzeko funtsezko oinarrietako bat da.

Urtero prestakuntza-plan bat diseinatzen du eguneroko ezagutza-beharrei erantzuteko eta Kutxabanken estrategia ezartzen eta gauzatzeko laguntzeko, baita langileen etorkizuneko gaikuntza-maila handitzeko ere.

Prestakuntza honek behar desberdinei erantzuten die, hala nola Erakundearen politikek, planek eta estrategiak ekarritakoei. Urteko Prestakuntza Planean barne hartzeko jarduera nagusiak; finantza-sistemaren erregulazioaren eskaerak; zenbait arloren espezializazioaren berariazko beharrak; eginkizunen aldaketaren ondorioz, profil profesionala lanpostura egokitzeko beharrak, garapen profesionalak eta prestakuntza-ekintzen plangintzaren gauzatzeak ekartzen dituzten beharrak dira, hain zuzen ere. 2017. urteko lorpen nagusi gisa, CMNVren eskaerak bereziki nabarmenduko genituzke, MiFID II. zuzentarauari dagokionez, Finantza Aholkulariaren eta Finantza Informatzailearen ziurtagirien bidez. Horri esker, erakundeko 2.000 pertsonari ziurtagiria eman zaie. Hori guztia Kapital Zuriketaren Prebentzioan eta Terrorismoaren Finantzazioan emandako etengabeko prestakuntza, arriskuen eta prestakuntza programen prestakuntza eta langile berrien harrera alde batera utzi gabe.

Jarraipen eta hobekuntza profesionaleko politiken barruan Kutxabankek etengabeko ebaluazio-programak garatzen jarraitu du, garapen profesionala oinarritzen den funtsezko euskarrietako bat gisa. Arreta berezia jarri zaio talentu berriari, berariazko jarraipen eta tutoretza sistema baten bidez.

Era berean, 2017. urte honetan Ondorengoen Plana onartu da, erakundeko lanpostu nagusietarako. Horrek, lanpostu horien ondorengotza ordenatua ziurtatzen da.

2015-2018 epealdirako sinatuta dagoen Kutxen eta Aurrezki Finantza Erakundeen sektoreko hitzarmen kolektiboa aplikatu da 2017an, eta, Enpresa lan-akordioekin batera, langileak Negozioaren Garapen Planak ezartzen dituen helburu estrategikoekin lerrokatzen jarraitzea ahalbidetu du.

Erakundeak finantza-sektorean duen lehiakortasun-egoera hobetzea ahalbidetu du konpromiso horrek, bere eraginkortasun ratioak hobetzen jarraitu baitu, ustiaketa gastuen eta gastu orokorren murrizketaren eraginez.  

Cajasur-ek formakuntzaren aldeko apustu argia egin du, bikaintasun eta motibazio eragile den aldetik, hau da, pertsonak Erakundean gara daitezen ezinbesteko zutabe bat.

Cajasur-en egiten den Formakuntza Urteko Planaren diseinuan, erakundeko lanpostu bakoitzaren eguneroko jardunaren trebakuntza-beharrizanak hartu dira aintzat, eta horrek negozio lerro estrategikoei laguntza ematea ahalbidetu du baita horien ezarpena erraztea ere; hartara, langileen gaitasun-mailak gora egin du, baita bezeroen beharrizanei ematen zaien erantzuna ere.

Erakundearen politika eta plan estrategikoei erantzuteaz gain, prestakuntza ekintzek gero eta handiagoak diren finantza-sistemaren erregulazio-exijentziak betetzea dute helburu, baita zenbait arloren espezializaziotik eratortzen diren beharrizan bereziei erantzutea eta, ezinbesteko alderdia da, lidergoa bultzatzea, baita bankuko giza taldearen garapena ere. 2017ko lorpen nagusien artean, MiFID II Zuzentarauari dagokionez CNMVk egindako eskariei eman zaien arreta berezia azpimarra genezake, Finantza Aholkularia eta Finantza Informatzailea ziurtagirien bitartez; izan ere, Erakundearen 1.000 pertsona inguruk lortu dituzte ziurtagiri horiek. Horrez gain, Kapitalen Zuriketaren eta Terrorismoaren Finantzaketaren Prebentzioan langileei eman zaien etengabeko prestakuntza ere badugu, baita Arriskuen arloan eman den prestakuntza errepikaria ere.

Azkenik, giza baliabideen kudeaketaren politiken ezinbesteko alderdia denez, Cajasur-ek Norbere Lanaren Ebaluazioaren urteko prozesua garatzen jarraitu du, langileen garapen profesionalerako eta erakundean talentua antzemateko ezinbesteko tresnetako bat den aldetik.