K Kutxabankeko markaren simboloa

6. Negozioaren bilakaera

6.2. Merkataritza eredua

Erronka teknologikoa helburu estrategiko gisa

Negozio digitalaren gero eta ekarpen handiagoa

Agenda digitala eta kalitatea, erosotasuna eta zerbitzua hobetzeko helburuarekin teknologia berriak erabiltzea da Kutxabank Taldearen lehentasun nagusietako bat.

Online Banka eta Banka Mugikorra osorik eguneratuta, hainbat soluzio eta ekimen ateratzeaz gain, aurrera ere egin dute. Horien artean daude saltegietan telefono mugikorrarekin ordaintzea, bezeroa bere irudiarengatik eta aztarna digitalarengatik identifikatzea, txartelen eta ordainagirien kudeaketa edo enpresaren mundurako dauden hobekuntzen pakete handia.

Eragiketak online nagusiki egiten dituzten bezero kopuruak etengabeko hazkundea izaten jarraitzen du. Joan den abenduaren itxieran, Kutxabank Taldearen bezeroen % 34,3 online Bankaren erabiltzaile aktiboak ziren. % 20 Banka Mugikorraren erabiltzaile operatiboak dira, aurreko bi urteen bikoitza. Smartphonetatik egindako kontabilitate-eragiketen balioa 745 milioi eurokoa izan da.

Halaber, nabarmendu behar da gero eta handiagoa dela kanal digitalek negozio trafikoa eta bolumena lortzeko egindako ekarpena. Esaterako, 2017. urtean hedabide digitaletatik etorritako hipoteken kontratazioa % 50 handitu da, eta dagoeneko Kutxabanken zifra osoaren % 6a dira.

Kontsumorako maileguen esparruan etengabe sartzen dira kanal teknologikoak, eta horri esker, online Bankaren eta Banka mugikorraren bidez finantzazio-eragiketak formalizatzen dituzten pertsonen kopurua handitu egin da.

Ziklo ekonomikoaren aldaketa finkatzea

4.000 milioi inguru enpresetarako finantzazioan eta 2.117 milioi hipoteka-maileguetan

Egoera ekonomikoaren hobekuntza argiaren testuinguruan, ekitaldiaren itxiera ona izateko eragile nagusia kreditu-jarduera handia izan da.

Kutxabankek ia 4.000 milioi euroko finantzazio-eragiketa egin ditu enpresetarako, ia 2016an baino % 30 gehiago. Horrez gain, kontratazio berrien igoera positiboak kreditu-inbertsio emankorraren saldoen urtetik urterako bilakaera positiboa izatea lortu du.

Hipoteka-merkatuaren suspertzeak eta egoera orokorrean dagoen konfiantza handiagoak Kutxabankek emandako hipoteken igoera handia ekarri dute. Emandako zenbatekoak % 17 baino gehiago handitu dira, merkatuaren batez bestekoaren gainetik Erakundea ezarrita dagoen eremu guztietan, eta 2.117 milioi euro baino handiagoak izan dira. Horrekin guztiarekin Kutxabankek bere lidergoa finkatu du formalizazio berrien hipoteka-kuotan, jatorrizko lurraldeetan % 35 baino handiagoa dena.

Horrez gain, kontsumorako maileguen esparruan lehia ere handia izan da. Hor, ia % 26 baino gehiago formalizatu dira; 400 milioi euro baino gehiago.

Aseguru-beharrei emandako erantzun integrala

% 10,3 handitu da aseguruek sarreretan egindako ekarpena

Bezeroentzat balio erantsia duten produktuen komertzializazioa ekitaldiko merkataritza gako nagusietako bat izan da berriro. Produktu horien artean aseguruak ditugu. Produktu berriak ateratzeak bilakaera horretan lagundu du, eta merkatuan langile autonomoentzako osasun-polizak, heriotza-asegurua edo hortzetako asegurua atera dira. Horrela, aseguruen negozioak Taldearen negoziora egindako ekarpena 123,6 milioi eurokoa izan da, % 10,3 gehiago.

Kutxabank Taldeak apustu irmoa egin du bezeroen beharrak modu integralean aseguratzeko. Gaur egun, 370.000 baino gehiago ditu. Hain zuzen hainbat merkataritza-ekintza egin dira, aseguratuen zorroarekin dagoen lotura eta harremana nabarmentzeko, oso aktiboa den merkataritza-estrategia baten bidez.