Ekonomia eta Finantza Informazioa

Arriskuen kudeaketa

Kreditu arriskuak (kreditua, aurkako alderdia, herrialdea, subiranoa)

Txostenen honen aurreko atal batean deskribatu den bezala, aurreko ekitaldietan hasitako susperraldi ekonomikoaren joera 2018an mantentzeak esan nahi du langabezia zifrak nabarmen jaitsi direla; horrek eragin positiboa izan du erakunde finantzarioen kreditu arriskuekiko esposizioen batez besteko kalitatean.

Testuinguru ekonomiko-finantzarioren ildoan, Kutxabank Taldearen kreditu inbertsioaren berankortasun tasak 2018an aurreko ekitaldian hasitako jaitsierarekin jarraitu du; horrela, itxieran % 3,99koa izan da tasa, hau da, 2017ko itxierako % 5,05etik oso azpitik.

Berankortasun tasa hau Espainiako sektore finantzarioak aurkeztutako batezbestekotik oso azpitik dago (azaroan % 6,01 Beste Sektore Egoiliar batzuentzako Kredituak, eskuragarri dagoen azken datua), nahiz eta azken datu horrek kanpoko jatorria duten hainbat inpaktu nabarmen jasotzen dituen, esaterako, aktibo problematikoak SAREBera eskualdatzea (2010 eta 2013) edo hirugarrenen zalantzazko aktiboak saltzeko eragiketak.

Kutxabank Taldearen kasuan, zalantzazko aktiboen zati oso nabarmen bat higiezinak sustatzeko sektoreko eragiketen izaten jarraitzen du, baita likidazio fasean ere, eta bizitegirako hipoteka zorroarena ere, zeinaren berankortasun tasa ere Espainiako sektore finantzarioaren batezbestekotik behera dagoen.