Ekonomia eta Finantza Informazioa
Balantzearen azterketa
2018ko abendua ixtean, Kutxabank Taldearen Balantzearen guztizko tamaina 58.378 milioi eurokoa izan zen, %1,6 handiagoa aurreko urteko zifren aldean; horrela, azken urteetako ezaugarri nagusia izan den palanka efektu kentzea frenatu da.
- Finantza-aktiboen zorroa: %11
- Maileguak eta aurrekinak bezeroak: %71
- Salgai dauden aktibo ez-korronteak eta izakinak: %2
- Aktiboen diruzaintza: %3
- Gainerako aktiboak: %3
- Diruzaintza aktiboa: %11
- Pasiboen diruzaintza: %7
- Bezeroen gordailua: %74
- Zorraren+pasibo subordinatuen balio adierazleak: %5
- Gainerako pasiboak: %4
- Ondare garbia: %10
Aktiboaren aldetik, balantzearen ia %71 bezeroen Maileguei eta aurrerakinei dagokie, errubrika horrek jaitsiera arin bat izan du aurreko urtearekiko, -%1,8koa, hain zuzen. Maileguak eta aurrerakinak partidaren guztizkoa %1,7 jaitsi da, beste erakunde finantzario batzuetan posizioak era esanguratsuan jaitsi baitira. Halere, erakundearen Altxortegi Aktiboaren guztizko errubrikak koiunturalki igo du bere ehunekoa balantzean, igoera handia izan baita hemen: "Eskudirua, saldoa eskudirutan banku zentraletan eta bestelako gordailuetan". Bestalde, "ABn baloratutako aktiboak beste emaitza global batean aldaketak dituena" partida %2,1 igo da errenta finkoan izandako igoerengatik zorroaren birjarpen partzialarengatik 2016ko abenduan egindako salmenten ondoren, errenta aldakorreko posizio txikiagoak konpentsatzen dituena.
Pasiboari dagokionez, bezeroen gordailuen pisua balantzearen hiru laurden ingurura hurbildu da; horrela, %3,4 igo da aurreko urtearekin alderatuta (%4,9 baldin eta epigrafe honetan sartutako hipoteka zedulak kentzen badira). Halaber, nabarmentzekoa da banku zentraletako posizioekin lotutako erakundearen altxortegi pasiboa igo dela. Igoera horiek konpentsatu egiten dituzte beste jaitsiera esanguratsu batzuk, esaterako handizkako finantzazioari lotutako pasibo finantzarioen partidek izandakoak, "Jaulkitako zorraren balore adierazgarriak" eta "Kreditu erakundeen gordailuak" partidetan txertatuak. Horrela, handizkako finantzazioa era nabarmenean jaitsi da berritu behar izan ez diren aurtengo muga egunen ondorioz. Azkenik, balantzetik kanpoko bezeroen baliabideak sartuta, gure bezeroei kudeatutako baliabide guztien zenbatekoa 61.044 milioi eurokoa izan da; hala, %2,8 igo da aurreko ekitaldiko abenduarekiko.
(milaka euro) | 2018 | 2017 | %Δ |
---|---|---|---|
Eskudirua, saldoak eskudirutan banku zentraletan eta bestelako ageriko gordailuak | 5.748.043 | 4.407.638 | 30,4 |
Negoziatzeko mantedutako aktibo finantzarioak | 73.868 | 83.770 | (11,8) |
Negoziaziora bideratu gabeko aktibo finantzarioak arrazoizko balioan nahitaez baloratuak aldaketekin emaitzetan | 86.438 | 6.103 | e.a. |
Arrazoizko balioan izendatutako aktibo finantzarioak aldaketak dituena beste emaitza global batean | - | 29.136 | (100,0) |
Aktibo finantzarioak arrazoizko balioan aldaketak dituenak beste emaitza global batean | 5.000.429 | 4.896.559 | 2,1 |
Aktibo finantzarioak koste amortizatuan | 42.553.248 | 42.807.794 | (0,6) |
Zorraren balio adierazgarriak | 735.499 | 248.761 | 195,7 |
Maileguak eta aurrerakinak | 41.817.749 | 42.559.033 | (1,7) |
. Maileguak eta aurrerakinak – Kreditu erakundeak | 581.367 | 552.660 | 5,2 |
. Maileguak eta aurrerakinak – Bezeroak | 41.236.382 | 42.559.660 | 5,2 |
Deribatuak – Estalduren kontabilitatea | 124.103 | 174.079 | (28,7) |
Inbertsioak baterako negozietan eta negozio lotuetan | 408.748 | 514.522 | (20,6) |
Aseguru eta berraseguruen kontratuek babestutako aktiboak | 44.301 | 48.635 | (8,9) |
Aktibo ukigarriak | 979.833 | 1.015.286 | (3,5) |
Aktibo ukiezinak | 361.502 | 357.158 | 1,2 |
Aktiboak zergengatik | 1.922.594 | 1.960.893 | (2,0) |
Beste aktibo batzuk | 210.822 | 252.760 | (16,6) |
horietatik izakinak | 107.771 | 178.889 | (39,8) |
Aktibo ez-korronteak eta elementuen talde besterengarriak | 864.517 | 887.408 | (2,6) |
AKTIBOA, GUZTIRA | 58.378.449 | 57.441.741 | 1,6 |
Negoziatzeko mantendutako pasivo finantzarioak | 75.782 | 83.364 | (9,1) |
Pasibo finantzarioak koste amortizatuan | 51.018.168 | 50.063.009 | 1,9 |
. Gordailuak – Banku Zentralak | 3.963.915 | 3.980.155 | (0,4) |
. Gordailuak – Kreditu erakundeak | 390.582 | 479.257 | (18,5) |
. Gordailuak – Bezeroak | 43.232.590 | 51.812.552 | 3,4 |
. Jaulkitako zorren balore adierazgarriak | 2.873.653 | 3.138.943 | (8,5) |
. Beste pasivo finantzario batzuk | 557.428 | 652.102 | (14,5) |
Deribatuak – estalduren kontabilitatea | 131.337 | 148.846 | (11,8) |
Aseguru edo berraseguruen kontratuek babestutako pasiboak | 592.217 | 626.854 | (5,5) |
Hornidurak | 500.520 | 566.240 | (11,6) |
Pasiboak zergentatik | 285.054 | 269.110 | 5,9 |
Beste pasibo batzuk | 195.843 | 214.983 | (8,9) |
PASIBOA, GUZTIRA | 52.798.921 | 51.972.406 | 1,6 |
Funts propioak | 5.256.690 | 5.031.608 | 4,5 |
Metatutako beste emaitza global bat | 311.853 | 429.121 | (27,3) |
Interes minoritarioak | 10.985 | 8.606 | 27,6 |
ONDARE GARBIA, GUZTIRA | 5.579.528 | 5.469.335 | 2,0 |
ONDARE GARBIA ETA PASIBOA, GUZTIRA | 58.378.449 | 57.411.741 | 1,6 |