Gira tu dispositivo a modo "landscape"
“Bilbao Inédito” liburuan, idazleak amaigabeko hiria begietaratzen digu, “El Correo” egunkariko argazkilariek egindako argazkietatik abiatuta. Besteak beste, Borja Agudo, Jordi Alemany, Mitxel Atrio, Maite Bartolomé, Luis Calabor, Bernardo Corral, Sergio García, Fernando Gómez, Luis Ángel Gómez, José Luis Nocito, Ignacio Pérez eta Pedro Urresti argazkilarien argazkiak erabili ditu.
Bilboko kaleak pauso arinez eta pentsamendu ibiltariz ezagutzeko gonbidapena luzatzen digu liburuak, inolako presarik gabe betiere. Pablo Martinez Zarracinaren testuak XXI. mendeko bizitzaren kale-izendegi bat balira bezala irakur daitezke; ipar hemisferioko hiri heze bateko kaleak, Bilbokoak.