Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Sariak hiru kategoriatan banatu dira, adinaren arabera. Epaimahaia arte eta diseinuko profesionalek osatu dute, eta kategoria bakoitzeko irabazle bat aukeratu behar izan dute. Hori oso zaila izan da, guztien sormen-maila kontuan hartuta. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiegu guztioi, parte hartzeagatik oparitxo bat emanez. Hori dela eta, marrazki bat bidali duten familia guztiek kode bat jaso dute, poster pertsonalizatu batengatik truka daitekeena. Poster horretan 1 eta 35 argazki artean sartu ahal dira. Krafft hodian emango dira, zuzenean, adierazitako etxeko postontzira. Gustatuko zaizuela espero dugu..
Aurkeztutako marrazki guztiak hementxe ikus ditzakezu.
Hauek izan dira saritutako 3 marrazkiak:
8 urtera arteko kategoria |
9-13 urte bitarteko kategoria |
14-17 urte bitarteko kategoria |
---|---|---|
Gustura eta orekaz egindako collagea elementuen eta eszenen artean. Errotulazioa erabiltzeak indartu egiten du transmititu nahi duen mezua.
Paula B. 7 urte |
Paisaiaren neurrigabekeriaren aurrean pertsona bat agertzen den obra. Kolorea eta argiztapena ondo erabili da, perspektiba eta sakontasuna sortzeko.
Amaia L. 12 urte |
Konposizio guztiz orekatua, teknika paregabearekin aberastua, estilo bakar eta erakargarriarekin, eta ondo erabilitako gama kromatikoarekin.
Urko O. 15 urte |
Gainera, marrazkiek adierazten duten guztiagatik eta egileek egin duten lan onagatik horietako asko aukeratu zitezkeen arren, adin-kategoria bakoitzean ondoko obra hauek nabarmendu nahi izan dira ohorezko aipamena eginez eta horiek ere oparitxo bat jasoko dute:
8 urtera arteko kategoria | 9-13 urte bitarteko kategoria | 14-17 urte bitarteko kategoria |
---|---|---|
Teknika mistoa: errotuladoreak eta koloretako arkatzak. Ekosistema exotiko baten karikatura moduko irudikapena. Animaliak estilo uniformearekin irudikatzen dira eta xehetasunak ikusten zaizkie.
Eric V. 8 urte. |
Trantsizio klimatiko katastrofiko baten irudikapena, artistaren beldurrari forma eta kolorea ematen diona.
Arnau V. 12 urte |
Mundu bat ekosistemen multzo bat dela eta munduan behar bezala bizitzeko oreka bat egon behar duela adierazten duen definizio grafikoa. Markatutako eremuek eta elementuek konglomeratu horren xehetasun guztiak aurkitu nahi izateko gogoa sortzen dute.
Aritz I. 15 urte. |