Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Kirol arloko emakumeen ekintzailetzari buruzko topaketa antolatu du BBK-k, Deusto Business School eta MET Community (Emakumea, Enpresa eta Teknologia) eragileen babesarekin. Hitzordua ekainaren 13an, Deustuko Unibertsitateko CRAI eraikinean dagoen Liburutegi berrian izango da, BBK Behatokia-ren jarduera-multzoaren barruan.
Ekitaldiaren helburua elkarrizketa sorraraztea, inspiratzea, gogoeta egitera gonbidatzea eta ekimenak identifikatzea da, emakumezko kirolak arlo profesionalean dituen aukeretan oinarrituta. Gainera, baloratu nahi dugu iraultza digitala edota teknologiak guretzat zein neurritan izan daitezkeen lagungarri.
Bestalde, Bizkaian egiten gabiltzana edo arlo honetan erreferentzia bilakatzeko zer egin behar izango litzatekeen identifikatzeko balio izango digu. Horregatik, bertaratuko direnak inplikatzen ahaleginduko gara, eurek ekimena osatzen dutela igar dezaten eta norabide berarekin elkarrekin denok batera "joka" dezaten. Bigarren zatiaren dinamikak ekintza izango du ardatz, hurrengo lelopeko hitzaldi nagusietan oinarrituta: "Emakumezko kirol talentua".
Programa erantsita
Estekaren bitartez izena emateko aukera dago