Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Normalean, mezu hauek segurtasuneko alertak edo opariak izatea simulatzen dute, hartzaileari sarbide-gakoa ematera gonbidatuz.
Mezuan txertatutako estekaren gainean sakatuta hartzailea konbentzitzen saiatzea izaten da engainurik ohikoena, horrela bankuan identifikatzeko webgunera sartzen ari dela pentsarazteko. Esteka horrek iruzurgileak prestatutako webgune batera eramaten du, bankuak daukanaren kopia faltsua izaten dena, iruzurraren biktimak bere sarbide-gakoak bertan idazteko asmoz. Hala, iruzurgileak hartuko ditu eta ondoren erabili ahal izango ditu bezeroaren identitatea ordezteko eta bere kontuetara sartzeko.
Halako ezaugarriak dituen mezu elektronikoa jaso duzulako susmoa baduzu edota identifikazio-daturen bat inori eman bezain laster, deitu ezazu lehenbailehen Kutxabank Telefonoz zerbitzura, 900 44 55 66 telefono zenbakira, zure kontratuetarako sarbidea eragotzi dezagun urrutiko edozein bitarteko erabilita ere.