Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Kutxabanken Dual txartela 27 eta 30 urte bitarteko gazteentzat.
|
Nomina edo pentsioa helbideratzeagatik hobaria.
Txartelekin egindako kontsumoengatik hobaria.
Txartel nagusiaren urteko mantenu-kuota 25 €-koa da
Kutxabanken Debit txartela 27 eta 30 urte bitarteko gazteentzat.
|
Contactless ordainketa.
|
|
Erabilerari eta iruzurrezko eragiketei buruzko alerta-sistema. |
|
Atzerriko kutxazainetan zordunketara ateratako eskudiruaren eragiketek gehienez 1 €-ko kostua izango dute eragiketa bakoitzeko. (Begiratu edukia infografian) |
|
Interneteko zure erosketetan segurtasunezko ordainketa. |
|
Marka, kontzertu, gastronomia, ekitaldi... onenetan deskontuen eta abantailen Kutxabankplus programa. |
|
Zure Kutxabank K26+ Visa Debit txartela pertsonalizatzeko aukera. |
Kontratatu
Nomina edo pentsioa helbideratzeagatik hobaria.
Txartel nagusiaren urteko mantenu-kuota 17 €-koa da.
Zer da txartel birtuala?
CVV edo Card Verification Value kodea kreditu- eta zordunketa-txartelen atzealdean agertzen den 3 digituko multzoa da. Kodea segurtasun neurria da online erosketak egiteko orduan, hau da, txartel fisikoa ez dagoenean. Datu hori ez da inon gordetzen eta txartelean baino ezin da ikusi.
Txartela galdu baduzu edo lapurtu badizute, berehala blokeatu behar duzu Banka mugikorraren edo online Bankaren bidez, une horretan bertan txartelaren kopia bat eska dezakezu, etxean edo bulego hurbilenean jasotzeko.
Gogoratu txartela blokeatzea behin betikoa dela eta ez duela atzera bueltarik.
Uste baduzu berreskuratzeko aukera duzula, itzal ezazu banka mugikorrean. Berreskuratzen duzunean, gogoratu piztu egin behar duzula berriro ere normaltasunez erabiltzeko.
Zure txartelak zuzen funtzionatzen ez badu, txartela hondatu delako kopia bat eska dezakezu online Bankaren bidez "Hondatuta" aukerarekin eta zure etxean edo bulegoan jasotzea hautatu ahal izango duzu ere. daukazun txarela erabiltzen jarraitu ahal izango duzu berria jaso eta aktibatu artean.
Era berean, 900 44 55 66 / +34 94 600 55 00 telefonora ere dei diezagukezu, 8:00etatik 22:00etara, edo 34 94 401 70 00 telefonora, ordutegi horretatik kanpo.
Visa Dual, Visa Dual K26, Visa Dual K26+, Visa Dual 100%,Visa Classic eta Visa Nakar txartelek estaldura ugari dituen istripu asegurua eta bidaietarako laguntza hartzen dituzte barnean; hemen kontsulta dezakezu.
Urrezko Visa txartelak istripu erosketak babesteko asegurua dauka, baita estaldura ugari dituen istripu asegurua eta bidaietarako laguntza ere; hemen kontsulta dezakezu.
Visa Platinum txartelak istripu erosketak babesteko asegurua dauka, baita estaldura ugari dituen istripu asegurua eta bidaietarako laguntza ere; hemen kontsulta dezakezu.
Visa Dual txartelekin dirua zordunketa zein kreditu moduan atera dezakezu, zeuk aukeratzen duzu.
Dirua zordunketa moduan Kutxabank sareko kutxazainetan ateratzeagatik ez duzu komisiorik ordaindu beharko. Dirua zordunketa moduan beste sare batzuetan ateratzen bada, komisio bat aplikatuko da, dagokion kutxazain automatikoen sarearen arabera; komisioa txartelaren kontratuan agertzen da.
Txartel dualak (Visa Dual, Visa Dual K26, Visa Dual K26+, Visa Dual 100%) saltokietan kreditu bidez ordaintzeko eta kutxazainetan dirua zordunketa bidez ateratzeko balio duten kreditu txartelak dira.
Saltokietan txartelean erabilgarri dagoen kredituaren bidez ordaindutako erosketak hurrengo hilabeteko lehenengo egunean zordunduko dira.
Kutxazainetan, ordea, kargua txartelari loturiko kontuko saldoaren kontra egiten da, baina beti badago eskudirua kreditu bidez ateratzeko aukera, “kreditu bidez jardun” aukeratuz gero (Kutxabank-en kutxazainetan).
Kutxabanken Visa Dual K26+ txartelekin, zeuk erabakitzen duzu noiz ordaindu txartelaren bidez egindako erosketak. Ordaintzeko aukera hauek dituzu:
-Hilaren amaieran: Hilean egindako erosketa guztiak hurrengo hilabetean zordunduko dira kontuan, beraz, ez da interesik ordaintzen.
-Ordainketa geroratua (revolving): hilean egindako erosketen ordainketa geroratu ahal izango duzu, eta gehien komeni zaizun zenbatekoa ordaindu ahal izango duzu. Zuk erabakitzen duzu zenbateko finko bat edo hileko ehuneko bat ezartzea geroratutako zenbatekoa pixkanaka ordaintzeko.
Ordainketaren adibidea hileko kuota finkoa ezartzen denean:
Adibide hau banku-produktu eta -zerbitzuen publizitatea arautu eta kontrolatzeko ekainaren 11ko EHA/1718/2010 Aginduan ezarritako baldintzen arabera egin da, eta baliteke horiek txartel-kontratuan ezarritako baldintzekin bat ez etortzea.
1.500 euroko erosketa egiten baduzu % 18,36ko interes-tasarekin ITN, hileko 44,35 euroko kuota finkoa ezarriz, honako hauek ordaindu beharko dituzu:
- 44,35 euroko 48 kuota hilean.
- Guztira 2.228,57€ ordainduko dira, eta UTB %23,49koa izango da.
UTB eta ordaindu beharreko guztizko zenbatekoan kalkulatzeko, urtero kobratzen den 25 euroko txartelaren jaulkipen- eta mantentze-komisioa hartu da kontuan.
GARRANTZITSUA: ordainketa geroratuaren modalitateko likidazio-sistemak ez du ahalbidetzen kasu guztietan kreditua hileko 48 kuota berdinetan amortizatzea, zor osoaren % 3,5eko gutxieneko kuota duelako ezarrita, 60 euroko hileko kopurua gutxienez. Hau da, bi kopuru hauetatik handiena ordainduko duzu:
- Hautatutako kuota, kapitalez, interesez eta komisioz osatua.
- Zor osoaren % 3,5 eta hor 60€ gutxienez.
Kontsultatu Gazte Nomina Kontuaren baldintzak, txartela doan izateko.
Ondoko kreditu simulagailuan hilean ordaindu nahi duzun kuota sartzen baduzu, zure kreditua ordaintzeko zenbat denbora behar den jakin dezakezu. Gogoan izan gutxieneko kuota bat dagoela eta zenbateko horrekin, lehenik, adostutako interes eta gastuak ordaintzen direla eta, bigarrenik, eskura jarritako kapitala amortizatzen dela.
-Banakako erosketen zatikapena:
Horrez gain, Kutxabanken, txartelaren bidez ordaindutako erosketak geroratzeko aukera daukazu: banan-banan, Plazox bidez, saltoki fisikoan edo online dendan, erosketa egiten duzun unean bertan, edota, Flexibuy erabiliz, erosketa egin eta gero, Banka mugikorrean edo online Bankan; izan ere, 150 euro eta 2.000 euro bitarteko erosketak interesik gabe 3, 6, 9 eta 12 hilabetetan ordain ditzakezu. Geroratzea kudeatzeagatik komisio bat aplikatuko da Plazox zein Flexibuy aukeran; komisioa lehenengo ordainketan kobratuko da eta horren zenbatekoa erosketa prezioaren eta geroratze epearen araberakoa izango da.
Geroratzea |
Gutxieneko zenbatekoa |
Gehieneko zenbatekoa |
Geroratzearen gestio kostua |
Gutxieneko UTB |
Gehieneko UTB |
3 hilabetez | 150 € | 249,99 € | 4 € | %6,60 | %17,39 |
3 hilabetez | 250 € | 349,99 € | 7 € | %8,31 | %18,34 |
3 hilabetez | 350 € | 2.000 € | 10 € | %2,02 | %18,75 |
6 hilabetez | 500 € | 2.000 € | 25 € | %3,39 | %19,04 |
9 hilabetez | 500 € | 2.000 € | 35 € | %3,58 | %18,92 |
12 hilabetez | 500 € | 2.000 € | 45 € | %3,69 | %18,98 |
ZATIKAPENAREN ADIBIDEAK
3 hilabetetan zatikatzearen adibideak
6 hilabetetan zatikatzearen adibideak
9 hilabetetan zatikatzearen adibideak
12 hilabetetan zatikatzearen adibideak
Ondoko erosketak zatikatzeko simulagailuan (Flexibuy/Plazox simulagailuak), zatikatu nahi duzun erosketaren zenbatekoa eta zure beharretara hobekien egokitzen den epea ematen badituzu, hileko kuota ezagutu ahal izango du.
Euroa ez den monetatan egindako eragiketetan (erosteko edo eskudirua ateratzeko), %3ko komisioa aplikatuko da, dagokion likidazioa egiten den egunean Nazioarteko Ordainketa Sistemek (Visa) duten truke-tasaren arabera eurotan kontrabalioan ateratzen den zenbatekoaren gainean.
Truke-tasa hori eta EBZk EEEn egindako eragiketetarako argitaratutako truke-tasaren gaineko ehuneko-marjina kontsulta ditzakezu VISAren truke tasaren Kalkulagailuan:
Truke-tasaren edo dibisen kalkulagailua