Gira tu dispositivo a modo "landscape"
BBKn askotariko ekimenetan esku hartzen dugu, lehen sektoreari laguntzeko.
Nekazaritza, gure baserriekin batera, gure lurraldearen nortasun-ezaugarria izateaz gain, sektore estrategikoa da bai gure ekonomian, bai gure ingurunean eta ingurumenean. Gainera, kalitate handiko elikagai fresko eta sasoikoen hornitzailea ere bada.
Garapen iraunkorrari laguntzeko eta erantzukizun sozialaren estrategiaren barruan, BBK-k gure baserrietan lantzen diren produktuak merkaturatzen laguntzen du abere eta nekazaritza-azoka tradizionalen bitartez. Erakusleihoa eta topagunea dira azokak, gure lurreko produkturik onenak zuzenean erosteko, bitartekaririk gabe, eta kalitateari egokitutako prezioak bermaturik.
Kontsumitzaileei baserriko produktuak gerturatzeaz gain, lehentasunezkotzat jotzen dugu baserrietako belaunaldiak berritzea, eta, horretarako, prestakuntza, aholkularitza eta finantzazio pertsonalizatua eskaintzen dizkiegu ustiapena martxan jarri nahi duten 40 urtetik beherako pertsonei. Hain zuzen ere, horri lotuta, BBK-k lankidetza-hitzarmena dauka Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailarekin.
Argibide gehiago nahi baduzu, kontsultatu Azoken egutegia edo jarri zaitez harremanetan BBK Gizarte Ekintza sailarekin, 94 415 62 18 telefonora deituta, edo obras.sociales@bbk.es postan elektronikoan.