Kutxabanken Visa Dual Korner txartelari esker, zuk erabakiko duzu txartelarekin egindako erosketak noiz ordaindu. Ordaintzeko dituzun aukerak:
-Hil amaieran: hilabetean egindako erosketa guztiak hurrengo hilean zordunduko dira kontuan, eta, beraz, ez duzu interesik ordainduko. UTB: % 0,00.
Esate baterako, txartelaren kreditu-muga 1.500 eurokoa bada eta hileroko likidazio-aldi bakoitzean eta 12 hilabetez osorik erabiltzen baduzu zenbateko hori: hilabete bakoitzean 1.500 € ordainduko dituzu guztira. 12 hilabetetan, zorraren zenbatekoa 18.000 eurokoa izango da guztira. Kredituaren kostu osoa: 0 €. % 0,0ko ITNa eta % 0,00ko UTBa.
-Ordainketa geroratua (revolving): hilabetean egindako erosketen ordainketa geroratu ahal izango duzu, hilean gehien komeni zaizun zenbatekoa ordainduta. Hilean zenbateko finko bat edo ehuneko bat ezartzeko aukera izango duzu geroratutako zenbatekoa ordaintzen joateko. Hileko kuota likidatzeko eta ordaintzeko datak hilaren lehen egunean izango dira.
Hileko kuota finko bat ezartzen denean ordaindu beharrekoaren adibide adierazgarria: adibide hau banku-produktu eta -zerbitzuen publizitatea arautzeari eta kontrolatzeari buruzko ekainaren 11ko EHA 1718/2010 Aginduan ezarritako baldintzen arabera egin da, nahiz eta baliteke txartelaren kontratuan zehaztutako baldintzekin bat ez etortzea.
Txartel hau kontratatzen baduzu eta egun berean, demagun 2023ko urriaren 1ean, 1.500 euroko erosketa bat egiten baduzu, % 18,36ko interes-tasarekin (ITN) eta hilean 44,35 euroko kuota finkoarekin, zera ordaindu beharko duzu:
- 44,35 euroko 48 hileko kuota.
- Zorraren zenbatekoa 2.128,80 eurokoa izango da guztira, eta UTBa % 19,99koa izango da.
Txartelaren jaulkipen eta mantentze-lanen komisiorik gabe. Interesen zenbatekoa: 628,80 €. Kredituaren kostu osoa: 628,80 €. Amortizazio-sistema frantsesa.
GARRANTZITSUA: Ordainketa geroratuaren likidazio-sistemak ez du kasu guztietan kreditua 48 hileko kuota berdinetan amortizatzeko aukera ematen, zor osoaren % 3,5eko gutxieneko kuota bat ezarrita duelako, 60 euroko gutxieneko zenbatekoarekin. Hau da, bi zenbateko hauetatik handiena ordainduko duzu:
- Zuk aukeratu duzun kuota, kapitala, interesak eta komisioak barne hartzen dituena.
- Zor osoaren % 3,5, 60 euroko gutxieneko zenbatekoarekin.
Kredituaren simulagailuan hilean ordaindu nahi duzun kuota adierazten baduzu, zure kreditua ordaintzeko zenbat denbora beharko duzun jakingo duzu. Gogoan izan gutxieneko kuota bat dagoela, eta zenbateko hori, lehenik, adostutako interesak eta gastuak ordaintzeko erabiltzen dela eta, bigarrenik, erabilitako kapitala amortizatzeko.
-Banakako erosketen zatikapena:
Kutxabankek, gainera, txartelarekin ordaindutako erosketak banan-banan geroratzeko aukera ematen dizu: Plazox zerbitzuarekin, saltoki fisikoan edo online dendan, erosketa egiten duzun unean bertan, edo Flexibuy zerbitzuarekin, Banka mugikorraren edo Online bankaren bidez erosketa egin ondoren, 150 eta 2.000 euro bitarteko erosketak 3, 6, 9 eta 12 hilabetez eta interesik gabe geroratzeko. Gutxieneko UTBa % 2,02koa eta gehienekoa % 19,04koa. Kontsultatu zer erosketa mota zatika daitezkeen Plazox zerbitzuarekin.
Ordainketa geroratzeagatik komisio bat aplikatuko da Plazox eta Flexibuy zerbitzuetan, eta lehenengo kuotan kobratuko da. Komisio horren zenbatekoa erosketaren zenbatekoaren eta geroratze-epearen araberakoa izango da. ITN: % 0. UTBak zenbatekoren eta epearen araberakoak izango dira, geroratze-komisio finko bat dagoelako. Kuota iraunkorren amortizazio-sistema.
Geroratzea
|
Gutxieneko zenbatekoa
|
Gehieneko zenbatekoa
|
Geroratzearen kudeaketa-gastuak
|
Gutxieneko UTBa
|
Gehieneko UTBa
|
3 hilabete |
150 € |
249,99 € |
4 € |
% 6,60 |
% 17,39 |
3 hilabete |
250 € |
349,99 € |
7 € |
% 8,31 |
%18,34 |
3 hilabete |
350 € |
2.000 € |
10 € |
% 2,02 |
% 18,75 |
6 hilabete |
500 € |
2.000 € |
25 € |
% 3,39 |
% 19,04 |
9 hilabete |
500 € |
2.000 € |
35 € |
% 3,58 |
% 18,92 |
12 hilabete |
500 € |
2.000 € |
45 € |
% 3,69 |
% 18,98 |
ZATIKAPENAREN ADIBIDEAK
3 hilabetetan zatikatzea
Esate baterako, hileko lehen egunean egindako 249,99 euroko erosketa bat 3 hilabetetan eta interesik gabe zatikatzen bada: ITN: % 0 eta UTB: % 6,60. 4 euroko geroratze-komisioa lehenengo kuotan ordainduko da, erosketa egin eta bigarren hileko 1. egunean. Martxoaren 1ean egindako eragiketa: 87,33 euroko lehenengo kuota maiatzaren 1ean ordainduko da, 83,33 euroko hurrengo kuota ekainaren 1ean eta 83,33 euroko hirugarren kuota uztailaren 1ean.
Guztira zor den zenbatekoa: 253,99 €. Amortizazio-sistema frantsesa. Interesak: 0,00 €. Kredituaren kostu osoa: 4 €.
Esate baterako, hileko azken egunean egindako 150,00 euroko erosketa bat 3 hilabetetan eta interesik gabe zatikatzen bada: ITN: % 0 eta UTB: % 17,39. 4 euroko geroratze-komisioa lehenengo kuotan ordainduko da, erosketa egin eta bigarren hileko 1. egunean. Martxoaren 31n egindako eragiketa: 54 euroko lehenengo kuota maiatzaren 1ean ordainduko da, 50 euroko hurrengo kuota ekainaren 1ean eta 50 euroko hirugarren kuota uztailaren 1ean.
Guztira zor den zenbatekoa: 154,00 €. Amortizazio-sistema frantsesa. Interesak: 0,00 €. Kredituaren kostu osoa: 4 €.
Esate baterako, hileko lehen egunean egindako 349,99 euroko erosketa bat 3 hilabetetan eta interesik gabe zatikatzen bada: ITN: % 0 eta UTB: % 8,31. 7 euroko geroratze-komisioa lehenengo kuotan ordainduko da, erosketa egin eta bigarren hileko 1. egunean. Martxoaren 1ean egindako eragiketa: 123,66 euroko lehenengo kuota maiatzaren 1ean ordainduko da, 116,66 euroko hurrengo kuota ekainaren 1ean eta 116,67 euroko hirugarren kuota uztailaren 1ean.
Guztira zor den zenbatekoa: 356,99 €. Amortizazio-sistema frantsesa. Interesak: 0,00 €. Kredituaren kostu osoa: 7 €.
Esate baterako, hileko azken egunean egindako 250,00 euroko erosketa bat 3 hilabetetan eta interesik gabe zatikatzen bada: ITN: % 0 eta UTB: % 18,34. 7 euroko geroratze-komisioa lehenengo kuotan ordainduko da, erosketa egin eta bigarren hileko 1. egunean. Martxoaren 31n egindako eragiketa: 90,33 euroko lehenengo kuota maiatzaren 1ean ordainduko da, 83,33 euroko hurrengo kuota ekainaren 1ean eta 83,34 euroko hirugarren kuota uztailaren 1ean.
Guztira zor den zenbatekoa: 257,00 €. Amortizazio-sistema frantsesa. Interesak: 0,00 €. Kredituaren kostu osoa: 7 €.
Esate baterako, hileko lehen egunean egindako 2.000,00 euroko erosketa bat 3 hilabetetan eta interesik gabe zatikatzen bada: ITN: % 0 eta UTB: % 2,02. 10 euroko geroratze-komisioa lehenengo kuotan ordainduko da, erosketa egin eta bigarren hileko 1. egunean. Martxoaren 1ean egindako eragiketa: 676,66 euroko lehenengo kuota maiatzaren 1ean ordainduko da, 666,66 euroko hurrengo kuota ekainaren 1ean eta 666,68 euroko hirugarren kuota uztailaren 1ean.
Guztira zor den zenbatekoa: 2.010,00 €. Amortizazio-sistema frantsesa. Interesak: 0,00 €. Kredituaren kostu osoa: 10 €.
Esate baterako, hileko azken egunean egindako 350,00 euroko erosketa bat 3 hilabetetan eta interesik gabe zatikatzen bada: ITN: % 0 eta UTB: % 18,75. 10 euroko geroratze-komisioa lehenengo kuotan ordainduko da, erosketa egin eta bigarren hileko 1. egunean. Martxoaren 31n egindako eragiketa: 126,66 euroko lehenengo kuota maiatzaren 1ean ordainduko da, 116,66 euroko hurrengo kuota ekainaren 1ean eta 116,68 euroko hirugarren kuota uztailaren 1ean.
Guztira zor den zenbatekoa: 360,00 €. Amortizazio-sistema frantsesa. Interesak: 0,00 €. Kredituaren kostu osoa: 10 €.
6 hilabetetan zatikatzea
Esate baterako, hileko lehen egunean egindako 2.000,00 euroko erosketa bat 6 hilabetetan eta interesik gabe zatikatzen bada: ITN: % 0 eta UTB: % 3,39. 25 euroko geroratze-komisioa lehenengo kuotan ordainduko da, erosketa egin eta bigarren hileko 1. egunean. Martxoaren 1ean egindako eragiketa: 358,33 euroko lehenengo kuota maiatzaren 1ean ordainduko da, 333,33 euroko bigarren kuota ekainaren 1ean, 333,33 euroko hirugarren kuota uztailaren 1ean, 333,33 euroko laugarren kuota abuztuaren 1ean, 333,33 euroko bosgarren kuota irailaren 1ean eta 333,35 euroko azken kuota urriaren 1ean.
Guztira zor den zenbatekoa: 2.025,00 €. Amortizazio-sistema frantsesa. Interesak: 0,00 €. Kredituaren kostu osoa: 25 €.
Esate baterako, hileko azken egunean egindako 500,00 euroko erosketa bat 6 hilabetetan eta interesik gabe zatikatzen bada: ITN: % 0 eta UTB: % 19,04. 25 euroko geroratze-komisioa lehenengo kuotan ordainduko da, erosketa egin eta bigarren hileko 1. egunean. Martxoaren 31n egindako eragiketa: 108,33 euroko lehenengo kuota maiatzaren 1ean ordainduko da, 83,33 euroko bigarren kuota ekainaren 1ean, 83,33 euroko hirugarren kuota uztailaren 1ean, 83,33 euroko laugarren kuota abuztuaren 1ean, 83,33 euroko bosgarren kuota irailaren 1ean eta 83,35 euroko azken kuota urriaren 1ean.
Guztira zor den zenbatekoa: 525,00 €. Amortizazio-sistema frantsesa. Interesak: 0,00 €. Kredituaren kostu osoa: 25 €.
9 hilabetetan zatikatzea
Esate baterako, hileko lehen egunean egindako 2.000,00 euroko erosketa bat 9 hilabetetan eta interesik gabe zatikatzen bada: ITN: % 0 eta UTB: % 3,58. 35 euroko geroratze-komisioa lehenengo kuotan ordainduko da, erosketa egin eta bigarren hileko 1. egunean. Martxoaren 1ean egindako eragiketa: 257,22 euroko lehenengo kuota maiatzaren 1ean ordainduko da, 222,22 euroko bigarren kuota ekainaren 1ean, 222,22 euroko hirugarren kuota uztailaren 1ean, 222,22 euroko laugarren kuota abuztuaren 1ean, 222,22 euroko bosgarren kuota irailaren 1ean, 222,22 euroko seigarren kuota urriaren 1ean, 222,22 euroko zazpigarren kuota azaroaren 1ean, 222,22 euroko zortzigarren kuota abenduaren 1ean eta 222,24 euroko bederatzigarren kuota urtarrilaren 1ean.
Guztira zor den zenbatekoa: 2.035,00 €. Amortizazio-sistema frantsesa. Interesak: 0,00 €. Kredituaren kostu osoa: 35 €.
Esate baterako, hileko azken egunean egindako 500,00 euroko erosketa bat 9 hilabetetan eta interesik gabe zatikatzen bada: ITN: % 0 eta UTB: % 18,92. 35 euroko geroratze-komisioa lehenengo kuotan ordainduko da, erosketa egin eta bigarren hileko 1. egunean. Martxoaren 31n egindako eragiketa: 90,55 euroko lehenengo kuota maiatzaren 1ean ordainduko da, 55,55 euroko bigarren kuota ekainaren 1ean, 55,55 euroko hirugarren kuota uztailaren 1ean, 55,55 euroko laugarren kuota abuztuaren 1ean, 55,55 euroko bosgarren kuota irailaren 1ean, 55,55 euroko seigarren kuota urriaren 1ean, 55,55 euroko zazpigarren kuota azaroaren 1ean, 55,55 euroko zortzigarren kuota abenduaren 1ean eta 55,60 euroko bederatzigarren kuota urtarrilaren 1ean.
Guztira zor den zenbatekoa: 535,00 €. Amortizazio-sistema frantsesa. Interesak: 0,00 €. Kredituaren kostu osoa: 35 €.
12 hilabetetan zatikatzea
Esate baterako, hileko lehen egunean egindako 2.000,00 euroko erosketa bat 12 hilabetetan eta interesik gabe zatikatzen bada: ITN: % 0 eta UTB: % 3,69. 45 euroko geroratze-komisioa lehenengo kuotan ordainduko da, erosketa egin eta bigarren hileko 1. egunean. Martxoaren 1ean egindako eragiketa: 211,66 euroko lehenengo kuota maiatzaren 1ean ordainduko da, 166,66 euroko bigarren kuota ekainaren 1ean, 166,66 euroko hirugarren kuota uztailaren 1ean, 166,66 euroko laugarren kuota abuztuaren 1ean, 166,66 euroko bosgarren kuota irailaren 1ean, 166,66 euroko seigarren kuota urriaren 1ean, 166,66 euroko zazpigarren kuota azaroaren 1ean, 166,66 euroko zortzigarren kuota abenduaren 1ean, 166,66 euroko bederatzigarren kuota urtarrilaren 1ean, 166,66 euroko hamargarren kuota otsailaren 1ean, 166,66 euroko hamaikagarren kuota martxoaren 1ean eta 166,74 euroko hamabigarren kuota apirilaren 1ean.
Guztira zor den zenbatekoa: 2.045,00 €. Amortizazio-sistema frantsesa. Interesak: 0,00 €. Kredituaren kostu osoa: 45 €.
Esate baterako, hileko azken egunean egindako 500,00 euroko erosketa bat 12 hilabetetan eta interesik gabe zatikatzen bada: ITN: % 0 eta UTB: % 18,98. 45 euroko geroratze-komisioa lehenengo kuotan ordainduko da, erosketa egin eta bigarren hileko 1. egunean. Martxoaren 31n egindako eragiketa: 86,66 euroko lehenengo kuota maiatzaren 1ean ordainduko da, 41,66 euroko bigarren kuota ekainaren 1ean, 41,66 euroko hirugarren kuota uztailaren 1ean, 41,66 euroko laugarren kuota abuztuaren 1ean, 41,66 euroko bosgarren kuota irailaren 1ean, 41,66 euroko seigarren kuota urriaren 1ean, 41,66 euroko zazpigarren kuota azaroaren 1ean, 41,66 euroko zortzigarren kuota abenduaren 1ean, 41,66 euroko bederatzigarren kuota urtarrilaren 1ean, 41,66 euroko hamargarren kuota otsailaren 1ean, 41,66 euroko hamaikagarren kuota martxoaren 1ean eta 41,74 euroko hamabigarren kuota apirilaren 1ean.
Guztira zor den zenbatekoa: 545,00 €. Amortizazio-sistema frantsesa. Interesak: 0,00 €. Kredituaren kostu osoa: 45 €.
Erosketak zatikatzeko simulagailu honetan (Flexibuy simulagailua/Plazox simulagailua), zatikatu nahi duzun erosketaren zenbatekoa adierazten baduzu eta zure beharretara hobekien egokitzen den epea Erosketak zatikatzeko simulagailu honetan aukeratzen baduzu, hileko kuota ezagutu ahal izango duzu.