Gira tu dispositivo a modo "landscape"
BBK-k, bokazioz, elkartasunaren eta gizarteratzearen alde egiten du. Pertsona guztien gizarteratze aktibo eta solidarioa erraztea izan da gure Gizarte Ekintzaren nortasun ikurra. Horretarako, gizarte-bazterketaren aurkako borrokan eredugarri izan diren proiektuak jorratu ditugu. Gaur egun, proiektu berritzaileen bidez, elkartasun esparru horretan aitzindari izaten jarraitu nahi dugu.
Justizia soziala, gure mugetatik haratago begiratu eta gizarte desoreken arrazoi urrunak identifikatzera behartzen gaituen eskakizuna da. Horren jakitun, BBK-k Hegoaldeko herrialdeetan gizarte-garapena bultzatzeko proiektuei laguntza eskaintzen die, hala hemengo gizarte-erakundeek gidaturikoei nola han bertan garatzen diren lankidetza-proiektuei.
BBK-k Bidezko Merkataritzako gizarte-erakundeen esku jartzen ditu Bizkaian euren produktuak merkaturatzeko eta zabaltzeko beharrezkoak diren azpiegiturak.
"BBK Bizi" programak ostatu emango die patologia larriak dituztela-eta Gurutzetako Ospitalean dauden haurren senitartekoei, ospitalean dauden bitartean etxekoak gertu izan ditzaten.