Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Iluntasuna beroa eta limurtzailea da. Lasai lo egin eta ametsen mundura bidaiatzea edo zure amaren sabelera itzultzea ahalbidetzen dizun lekua. Ahul izan zaitezkeen lekua. Baina iluntasuna beldurgarria ere bada, amesgaizto eta bakardadearen erreinua, lasaitasuna eta asebetetzearen bila dabiltzan mamu gosetien domeinua.
«The Best of Darkness»-ek Islandiako Sigur Rós banda ezagunaren musikak lagunduta burututako zenbait lan osatzen du. Iluntasunean eta gizakiaren gorputzean inspiratutako lanarekin itzuliko dira Arriaga Antzokira Erna Ómarsdóttir eta Islandiako dantza konpainia.
Kutxabank txartelen titularrek %25eko deskontuak izango dituzte erakustaldi guztietan. Kutxabank txartel bakoitza gehienez 2 sarrera hartzeko mugatuta dago.