Gira tu dispositivo a modo "landscape"
The Migrant lan honetan, Anaïsek, jatorriz Javakoa den txori honen istorioa kontatzen digu. Singapurren sartu zuten XX. mende hasieran, txori kantarien komertzioaren urrezko sasoian. Espainiako hiri askotan perikitoekin gertatzen den bezala, Javan Mynah espezie inbasoretzat jotzen da eta jazarri eta suntsitu egiten dute. Txori honen istorioaren bitartez, Lopezek, gai unibertsalagoak proposatzen ditu, hala nola, gizakia eta animalien arteko harreman konplexua, urbanizatze azkarraren ondorioak edo arrotz baztergarrien egoera. Aldi berean, proiektu multimedia hau -argazkiz, audioz, bideoz eta testuz osatua- migranteekin dugun erlazio konplexuaren metafora perfektua bihurtzen da.
Irailak 12 – Urriak 20. Kutxa Kultur Plaza.
Informazio gehiago: https://www.kutxa.eus/es/agenda/2720-kutxa-kultur-plaza-exposicion-anais-lopez-the-migrant-getxophoto-2019.html