Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Inbidiez, kolore bateko zein besteko ustelkeriaz, botere-borrokez, gutiziaz, bidegabekeriaz, fake news deiturikoez, iruzur politikoez, interes alderdikoiez... beteta dago Rikardo III.a antzezlana. Tira bada, XXI. mendeko Espainiako Erresumaren bizitza publikoan egun arrunt batean ikus daitekeena. Miguel del Arcok eta Antonio Rojanok bertsio aske baten bitartez egokitu dute gure garaiko moldeetara Shakespeareren klasiko hau, jatorrizko lanean oso agerian dagoen alderdia indartuta: komeria.