Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Erne! Iruzurrezko SMS mezuak
Gailu mugikorretara iruzurrezko SMSak bidaltzeko kanpaina zabal bat detektatu da. Mezuek aplikazio bat deskargatzeko "gonbita" egiten dute, mezularitza-enpresaren batena oro har (Correos, DHL, FedEx, SEUR), eta malware batekin kutsatzen dute gailua. Oso arriskutsua izan daiteke, zure gailuaren erabateko kontrola har dezakeelako, baita bertan daukazun informazio guztia eskuratu ere.
Ez fidatu espero ez dituzun SMS mezuak edo mezu elektronikoak jasotzen badituzu eta entregatzeke dauden paketeei, atxikitako edo entregatu ezin izan den bidalketa bat berreskuratzeari edo sariei erreferentzia egiten badiete, besteak beste. |
|
Ez instalatu/deskargatu aplikaziorik market ofizialetatik (Google Play, Apple Store) kanpo, ezta ofizialak ez diren edo ezagutzen ez dituzun webguneetatik ere. |
|
Ez ireki aplikazioak deskargatzeko estekarik, baldin eta mezu elektronikoetan, SMSetan, WhatsApp mezuetan edo ofizialak ez diren webguneetan badaude, eta bilatu zuzenean aplikazioa aipatu market ofizialetan. |
|
Jatorri ezezaguna duten aplikazioak instalatzeko aukera mugikorrean ez gaitzea. |
|
Aplikazioak beti Google Play (Android), Apple Store (Apple) edo webgune ofizialetatik instalatzea. |
|
Telefono mugikorraren segurtasun-modulua aktibatzea, eta antibirusa instalatzea. |
Eta gogoan izan Kutxabanken app-ean zure telefono mugikorra egiazta dezakezula, baita Banka mugikorrerako sarbideari lotu ere. Online erosketak segurtasun handiagoz egiteaz gain, zure eragiketak errazago baimendu ahal izango dituzu.