Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Angel Martin Gasteizko Principal Antzokian izango da uztailaren 27an, "Punto para los locos" ikuskizunarekin. Horren bidez, ikusleak honetaz kontura daitezen nahi du: kontua ez dela ero gauden ala ez, baizik eta bakoitzak bere buruan daukan lotsaren, beldurraren, estutasunen… ahotsa zein neurritaraino entzuten duen. Umorearen ikuspegitik jorratuko du auzia, ahots horiek ozen entzuten ditugunean lagungarri izateko asmoz eta horiei trufa egiteko tresnak prest izan ditzagun.
Autolaguntzako bakarrizketa hutsetik haratago, osasun mentalaren garrantziaren aldarrikapenerako lagungarria ere bada ikuskizun hau.