Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Arabako
Abalen Programa.
Finantzatu zure lehen etxebizitzaren
balioaren %95era arte.
Kutxabankek Arabako Lurralde Historikoarekin duen konpromisoari jarraituz, bat egin dugu Arabako Foru Aldundiak etxebizitza erosteko bultzatutako abalen programarekin. 18 eta 36 urte bitartean badituzu eta Araban (edo Trebiñun) bizi bazara, orain zure lehen etxebizitzaren erosketaren %95 finantzatu ahal izango duzu.
Adinez nagusia izatea eta 36 urte baino gehiago ez izatea.
Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko enklabean bizitzea, etenik gabe, abal-eskaera aurkeztu aurreko bi urteetan. Bi eskatzaile daudenean, gutxienez batek bete behar du baldintza hori.
Jabetza-erregimenean eskuratzen den lehen etxebizitza erosteko izan behar da.
Erositako etxebizitzak honako baldintza hauek bete behar ditu:
Arabako Lurralde Historikoan egon beharko du, eta abala jaso duenaren ohiko etxebizitza iraunkorra izan beharko du, gutxienez 3 urtez, erosi den egunetik zenbatzen hasita.
Etxebizitzaren erosketa-prezioa ≤ 325.000 eurokoa izatea, erosketari datxezkion gastu eta tributurik gabe.
Etxebizitza horren erosketa-prezioaren edo tasazio-balioaren (bietan txikiena) %95era arte finantzatu ahal izango da (gastuak eta zergak alde batera utzita).
Sustapenak programarako funtsak agortu arte edo eskaerak aurkezteko azken egunera arte balio du, hau da, 2026ko azaroaren 30era arte.
Kutxabankek autonomia izango du eragiketa bakoitzaren arriskuaren baimenari buruz erabakitzeko.
Informazio gehiago nahi baduzu, sartu dokumentu hauetan:
Horrez gain, Abal Programa honi buruzko informazio
gehiago lortu ahal izango duzu Arabako Foru Aldundiak
gaitutako webgunean sartuta:
https://egoitza.araba.eus/eu/-/etxebizitzak-erosteko-abalak