Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Barrexerka, Katapulta Tour Gipuzkoa 2023 programarako hautatutako antzerki konpainiaren emanaldia.
Bagoiaz!
Sinopsia.Gauza arraroak gertatzen ari dira Bruselara bidaiatzen ari den trenean. Tunel bat gurutzatzen den bakoitzean dena aldatzen da. Zergatik? Pertsonaia komiko oso desberdinak elkartuko dira bagoi desberdinetan guztiari zergatik bat aurkitzeko.
Minuturo txiste bat duen emanaldi honek, harrera paregabea jaso zuen Donostiako estreinaldian, bidaiak jarraitu behar du, hurrengo geltokia: Astigarraga!! Barre egiten ez dakitenentzat arriskutsua da bidaia hau, esperimentatu gabeko algarak bizi ditzakete eta. Ez duzu tren hau galdu nahiko, ezta?