Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Baskepensiones Indibiduala BGAE Vital Pentsioa, Kutxa Bi eta Baskepensiones BGAE-ek bat egitean sortutako erakundea da. Kutxabank bertako bazkide sustatzailea zen, hain zuzen ere. Integrazio hori aipatutako BGAE guztietako batzar nagusiek onartu zuten, eta, Eusko Jaurlaritzak baimendu ondoren, 2013ko urtarrilaren 1ean izango du eragina.
Integrazio honen ostean, Baskepensiones BGAE Euskadiko banakako sistemako Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakunde handiena izango da alde handiaz, bere ondarea (5.302,02 milioi euro) eta bazkideen kopurua (273.994) kontuan hartuta (2016ko abenduaren 31eko datuen arabera).
Bazkideen artean aurreikuspen-aurrezkia sustatzea du helburu, eta, horretarako, banakako zenbait aurreikuspen-plan eskaintzen dizkie. Plan horien artean, euren premia eta aurreikuspenetara ondoen egokitzen direnak aukeratu ahal izango dituzte. Horrez gain, zerga-abantaila handiak ere lortu ahal izango dituzte ekarpenak egitean.
Erakundeko auditorea PricewaterhouseCoopers Auditores, S.L. izango da (IFK: B79031290).
ALBISTE GARRANTZITSUA
BGAE LEGEAREN ARAUDIA: 2015eko abenduaren 9an, EHAAn argitaratu zen 203/2015 Dekretua, urriaren 27koa, Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeei buruzko otsailaren 23ko 5/2012 Legearen Araudia onartzen duena.
Aipatutako Dekretua 2016ko urtarrilaren 1ean sartu zen indarrean.