Kutxabankren urrutiko banka zerbitzuaren bidez, azkar eta ezin errazago sartuko zara Kutxabankren zerbitzuetan, asteko edozein egun eta ordutan. Kontratatu zerbitzua eta gozatu abantaila guztiekin.
- Eragiketak telefonotik edo mugikorretik bertatik zein Internet bidez egin ahal izango dituzu. Urrutiko banka zerbitzuko kanal guztietara sartu zaitezke, behar besteko eragiketak eta kontsultak erraz eta modu erosoan egin ditzazun.
- Eguneko 24 ordutan eta asteko 7 egunetan egin ahal izango dituzu eragiketak zure kontuetan. Kontratuetan noiznahi sartu ahal izango zara, inora joan beharrik gabe eta denborarik galdu gabe.
- Erarik eraginkorrenean kudeatu ahal izango dituzu zure kontuak. Korrespondentzia elektronikoari esker, informazio guztia ordenagailuan izango duzu, paperen beharrik gabe.
- Kutxabankren produktu eta zerbitzu guztiak eskura izango dituzu; baldintza onenetan, gainera. Maileguak, inbertsio-fondoak, gordailuak, etab. etxetik kontratatu ditzakezu zuzen-zuzenean, aukera onenak aprobetxatuz.