Gira tu dispositivo a modo "landscape"

 

Bizitza Asegurua

3 URTE PREZIO HOBEAREKIN*

KUTXABANKEN ASEGURU BERRIAREN PRIMAREN ZATI BAT ITZULTZEA, ALDI BATERAKO BIZITZA, PLUS BIZITZA ALA URREZKO BIZITZA ASEGURUETAN.

IRAUPEN KONPROMISORIK GABE

%25

LEHEN URTEKO
PRIMAN

%20

BIGARREN
URTEKO PRIMAN

%15

HIRUGARREN
URTEKO PRIMAN

Imagen Campaña Vida

*2024ko IRAILAREN 18tik AZAROAREN 30era BITARTEKO KONTRATAZIOETAN APLIKATZEKOA. ASEGURUAREN HARTZAILEARI HONAKO ZENBATEKO HAUEK ORDAINTZEA, KUTXABANK VIDA Y PENSIONES, COMPAÑÍA DE SEGUROS Y REASEGUROS SAU ENPRESAK EMANDAKO HOBARI KOMERTZIALAREN KONTZEPTUAN: KONTRATATUTAKO BIZI ASEGURUAREN LEHEN URTEAN ORDAINDUTAKO PRIMAREN %25, BIGARREN URTEAN ORDAINDUTAKO PRIMAREN %20 ETA HIRUGARREN URTEAN ORDAINDUTAKO PRIMAREN %15 (BETIERE ASEGURU HORREK 2020tik AURRERA EGINDAKO KUTXABANKEN HIPOTEKA MAILEGU BATEN INTERES TASARI HOBARIRIK EMATEN EZ BADIO).

 

 

Eskatu informazioa

 

 

Kutxabank
Bizitza Asegurua

Ustekabeen aurrean babestuta egoteak atseden hartzen laguntzen dizu gehien behar duzunean. Hori dela eta, Kutxabanken Bizitza Aseguru bat dugu, gehien maite duzunerako; zure hurbilekoen bizitzarako, alegia.

 

Interesatzen zait

Seguro de Vida señores playa

 

 

 

Gure aseguruak babesa bermatzen dizu zuri eta zure hurbilekoei.

 

Laguntza ekonomikoa ematen dizu zuri edo zure hurbilekoei, gehien behar duzuen unean.

 
Seguro de Vida Imagen 2

Aseguratuaren heriotza

edozein arrazoirengatik.

Seguro de Vida Imagen 3

Edozein arrazoirengatiko baliaezintasun absolutu eta iraunkorra

(Aukeran)

Seguro de Vida Imagen 4

Ezbeharra edo zirkulazio-istripua,

heriotzaren kasuan kapitalaren bikoitza edo hirukoitza emanez (Aukeran)

 

 

Estaldurak handitzeko aukera, Urrezko Bizitza Aseguruarekin

 

 
Seguro de Vida Icono 1

Babesa, zure bikotekidea istripu berean aldi berean hiltzen bada.

Seguro de Vida Icono 2

Gaixotasun larrien aurreko babesa

Seguro de Vida Icono 3

Heriotzatik eratorritako gastuetarako laguntza (Hileta).

Seguro de Vida Icono 4

Kontu eta kreditu-txarteletako zorpekoak kitatzea

 

 

Eta Kutxabanken bezeroa izatearen abantailarik onenekin…

 

Malgutasuna


Aukeratu une bakoitzean aseguratu nahi dituzun estaldurak eta kapitala

 

Ordaintzeko erraztasunak


Hilero, hiru hilean behin edo sei hilean behin ordaintzeko aukera, inolako kosturik gabe

 

Pertsonalizazioa


Poliza mota aukeratu ahal izatea, zure aseguru-beharren arabera (aparteko babesa).

 

 

Zeintzuk dira aseguruaren estaldurak?

 

Bizitza Asegurua izateko aukera eskaintzen dizugu, eta, nahi baduzu, Urrezko Bizitza Aseguruarekin estaldurak handitzeko aukera ere bai.

 
Bizitza Aseguruaren oinarrizko estaldurak
 
  • Aseguratuaren heriotza edozein arrazoirengatik,
 
aseguratutako kapitalak edota bermeak handitzeko aukerarekin, honako kasu hauetan:
 
  • Ezbehar batek eragindako heriotza.
  • Zirkulazio-istripu batek eragindako heriotza.
  • Balioezintasun iraunkorra eta absolutua, edozein arrazoirengatik.
  • Ezbehar batek eragindako baliaezintasun iraunkor eta absolutua.
  • Baliaezintasun iraunkor eta absolutua zirkulazio-istripu batengatik.
  • Aseguratutako kapitalaren urteko errebalorizazio automatikoa.

 

Handitutako estaldurak Urrezko Bizitza Aseguruarekin
 
Bizi Aseguruaren estaldura guztiak barne hartzen ditu, nahitaezkoak zein aukerakoak eta, gainera:
 
  • Gaixotasun larriaren kasuan (bihotzekoa, istripu kardiobaskularra, minbizia, giltzurrun-gutxiegitasun kronikoa, organoen transplantea, etab.), heriotzarako aseguratutako kapitalaren %50eko kapital gehigarria ordainduko da.
  • Aseguratua eta ezkontidea edo izatezko bikotekidea istripu berean aldi berean hiltzeagatik aparteko kapital bat barne hartzen du.
  • Heriotzaren ondoriozko gastuak ordaintzen laguntzea (hileta-gastuak), heriotzarako aseguratutako kapitalaren %5eraino, 3.600 euro gehienez ere.
  • Aseguratua hiltzen bada edo baliaezintasun iraunkor eta absolutua badu, kontu korrontean, libretan edo Kutxabanken kreditu-txarteletan zorpekoak kitatuko direla bermatuko da.

 

Estalduren mugak produktuaren baldintza orokorretan eta berezietan jasota daude.

Eskatu informazioa

 

Kutxabank Bizitza Aseguruak, Urrezko Bizitza Asegurua eta Kutxabank Bizitza Plus Asegurua Kutxabank Vida y Pensiones, Compañía de Seguros y Reaseguros SAU sozietatearen aseguruak dira. Kutxabank Vida y Pensiones izeneko sozietatearen banku-aseguruen operadore esklusiboa da, Kutxabank Aseguradora sozietatearekin jarduteko baimena du eta Bitartekarien Administrazio Erregistro Berezian OE0004 zenbakiarekin inskribatuta dago.

Espainiako Bankuak gainbegiratutako erakundea. Erakunde mailegu-emailea: KUTXABANK SA, Kale Nagusia 30-32, 48009 Bilbo, IFZ: A95653077. Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago: 5226. liburukia, 0 liburua, BI-58729 orria, 1. folioa, 1. inskripzioa.

Zure galderei erantzuten diegu
  • Prima ordaintzeko, aseguru-hartzailearen izenean dagoen Kutxabank kontu batean helbideratu behar da.
  • Ordainketa zatika egin daiteke hilero, hiru hilean behin eta sei hilean behin, errekargurik gabe (betiere lehen ordainagiriaren zenbatekoa 12 eurotik beherakoa ez bada). Kasu horretan, primaren ordainketaren aldizkakotasuna ordainagiriaren gutxieneko zenbateko horrek ahalbidetzen duen aldizkakotasunera aldatuko da).
  • KUTXABANKen bezero den edozein pertsona fisikok kontrata dezake, hala eskatzen badu, Espainiako estatuan bizi bada eta kontratatzeko gaitasuna badu.
  • KUTXABANKen bezero den eta Espainiako estatuan bizi den edozein pertsona fisiko aseguratu daiteke, baldin eta kontratatzeko unean 18 eta 64 urte bitarteko adina badu. Baldintza hori alda daiteke poliza kontratatzeko unean indarrean dauden arriskuak onartzeko arauen arabera.
  • Aldi baterako hainbat Bizitza Aseguru izan ditzakezu. Urrezko Bizitza Aseguruaren kasuan, bakarra baimentzen da aseguratu bakoitzeko.
  • Ezbehar baten berri emateko, onuradunak Kutxabanken edozein bulegotara jo dezake.
  • Polizan izendatutako onuradunek eman beharko dute heriotzaren berri.
  • Galdetu Kutxabanken bulegoetan. Heriotza estaltzeko Aseguru Kontratuen Erregistroan (Justizia Ministerioa) ere eska dezakezu informazio hori.

Araudiak ezartzen duen bezala, aseguruen informazio nagusia jasotzen duen dokumentu bat deskarga dezakezu hemen, haien ezaugarriak hobeto ulertzen laguntzeko.

 

Deskargatu Bizitza Aseguruaren dokumentua

Deskargatu Urrezko Bizitza Aseguruaren dokumentua

  • Heriotza gertatuz gero: hartzaileak izendatuko ditu, eta berariazko izendapenik ez badago, Baldintza Orokorretan jasotako klausula estandarra aplikatuko da: “Lehenetsitako hurrenkeran: legez banandu gabeko ezkontidea; halakorik ezean, aseguratuaren seme-alabak; halakorik ezean, aseguratuaren gurasoak; eta, halakorik ezean, aseguratuaren legezko jaraunsleak”.
  • Baliaezintasuna izanez gero (kontratatuta egonez gero): aseguratua bera.
  • Urrezko Bizitza Asegurua: Heriotza kasuan adierazitako onuradunak asegurudunaren eta haren bikotekidearen (ezkontidea edo izatezko bikotekidea) aldi bereko heriotza estaltzeko eta hileta-gastuetarako ere izendatuan izango dira.
  • Gaixotasun larrien kasuan: aseguratua bera.
  • Kreditu-txarteletan eta banku-kontuetan zorpekoak ezeztatuz gero: Kutxabank
  • Aseguratuak 70 urte betetzen dituen urtea amaitzean bukatzen da aseguratuak  edozein arrazoirengatik duen heriotza-bermea.
  • Gainerako estaldurak baliogabetu egingo dira aseguratuak 65 urte betetzen dituen urtea amaitzean.
  • Aseguratua eta haren bikotekidea (ezkontidea edo izatezko bikotekidea) aldi berean hiltzen direnean, 150.000,00 euroko muga dago berme horrengatik.
  • Gaixotasun larrien bermean aseguratutako kapitala, arrazoia edozein dela, asegurudunaren heriotza-bermean aseguratutako kapitalaren %50 izango da; gehienez, 150.000,00 euro.
  • Hilketa-gastuak bermatzeko aseguratutako kapitala, arrazoia edozein dela, asegurudunaren heriotza-bermean aseguratutako kapitalaren %5 izango da; gehienez, 3.600,00 euro.
  • Txartelen eta banku-kontuen zorpekoak bermatzeko, 3.600,00 euroko kalte-ordaina ezartzen da gehienez.
  • Bizitza Asegurua kontratatzeko baimendutako gutxieneko kapital aseguratua 10.000,00 eurokoa da.
  • Urrezko Bizitza Asegurua kontratatzeko baimendutako gutxieneko kapital aseguratua 20.000,00 eurokoa da.
  • Aldi baterako Bizitza Asegurua kontratatzeko baimendutako kapital aseguratua 150.000 eurokoa da, arrazoia edozein dela, asegurudunaren heriotzaren kasuan (Bizitza Plus Aseguruak ez du mugarik).
  • Aseguratua eta haren bikotekidea (ezkontidea edo izatezko bikotekidea) aldi berean hiltzen direnean, 150.000,00 euroko muga dago berme horrengatik.
  • Asegurua eskaeraren egunean sartzen da indarrean, salbu eta osasuna edo kapitala dela-eta osasun-azterketa egin behar bada. Kasu horretan, intzidentzia ebazten den egunean sartuko da indarrean. Gainera, aseguru-hartzaileak geroko eragin-data bat eskatu ahal izango du, eskaera egiten denetik gehienez sei hilabeteko atzerapena izango duena.

Menú de pie de página

Cookieen ezarpenak

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohituretatik (adibidez, bisitatutako orrialdeak) abiatuta landutako profil batean oinarrituta.

Cookieen erabilera konfigura dezakezu, uko egin diezaiokezu, edo informazio gehiago lor dezakezu hari buruz.

Pribatutasun-lehentasunen zentroa
Zure pribatutasuna

Webgune bat bisitatzen duzunean, webguneak informazioa gorde edo berreskura dezake nabigatzailean, cookie gisa batez ere. Informazio hori zuri, zure lehentasunei nahiz zure gailuari buruzkoa izan daiteke, eta webguneak espero bezala funtziona dezan erabiltzen da nagusiki. Informazioak, normalean, ez zaitu zuzenean identifikatzen, baina web-esperientzia pertsonalizatuagoa eskain diezazuke. Zure pribatutasuna errespetatzen dugunez, cookie-mota batzuk baztertzea erabaki dezakezu. Kategorietako izenburu desberdinetan klik egin dezakezu informazio gehiago lortzeko eta gure konfigurazio lehenetsia aldatzeko. Hala ere, cookie-mota batzuk blokeatzeak eragina izan dezake webguneaz izango duzun erabilera-esperientzian eta baita eskain diezazkizukegun zerbitzuetan ere.

Cookie teknikoak
Inaktiboak Beti aktiboak

Cookie hauek beharrezkoak dira webguneak ondo funtzionatzeko, eta ezin dira gure sistemetan desaktibatu. Oro har, zerbitzuak eskatzean egindako ekintzei erantzuteko bakarrik konfiguratzen dira, hala nola zure pribatutasun-lehentasunak ezartzea, saioa hastea edo inprimakiak osatzea. Zure nabigatzailea konfigura dezakezu cookieak blokeatzeko edo haiei buruz abisatzeko, baina webguneko eremu batzuek ez dute funtzionatuko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko informaziorik biltegiratzen.

Analisirako cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek aukera ematen digute orrialdearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta analisia egiteko eta, zehazki, bisitak eta trafiko-iturriak zenbatzeko, gure webgunearen errendimendua ebaluatu eta hobetu ahal izateko. Bisita gehien edo gutxien izandako orrialdeak zein diren eta bisitariak non ibiltzen diren jakiten laguntzen digute. Cookieek jasotzen duten informazio guztia agregatua da eta, beraz, anonimoa. Cookie hauek erabiltzeko aukerarik ematen ez baduzu, ez dugu jakingo noiz bisitatu zenuen webgunea, eta ezin izango dugu ebaluatu ondo funtzionatu zuen ala ez.

Pertsonalizaziorako cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek aukera ematen dute webguneak funtzionaltasun eta pertsonalizazio hobeak eskain ditzan, eta aukera ematen diote erabiltzaileari bere terminaleko hainbat irizpideren arabera aurrez definitutako ezaugarri orokor batzuekin zerbitzuan sartzeko, hala nola hizkuntza, zerbitzuan sartzeko erabiltzen den nabigatzaile-mota, zerbitzuan sartzen den eskualde-konfigurazioa, etab. Gure enpresak edo gure webguneetan txertatutako zerbitzuak dituzten kanpoko hornitzaileek ezar dezakete cookie-kategoria hori. Cookie hauek erabiltzeko aukerarik ematen ez baduzu, baliteke zerbitzu hauetako batzuek ez funtzionatzea.

Publizitate cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek publizitate-cookie estandarrak nahiz portaerazko publizitate-cookieak barne har ditzakete. Lehenengoak publizitate-espazioak modu eraginkorrean kudeatzeko aukera ematen dutenak dira, esaterako, argitaratutako edukia edo iragarkiak bistaratzeko maiztasuna. Bigarrenak gure publizitate-bazkideek gure webgunearen bidez ezarritakoak dira. Cookie hauek erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa biltzen dute, beren nabigazio-ohiturak jarraitutasunez behatuz, eta horrek profil espezifiko bat garatzeko aukera ematen du, profil horren arabera publizitatea erakusteko. Cookie hauek onartzen ez badituzu, zuzendutako publizitate gutxiago ikusiko duzu.