BizumHelpek lagundu nahi duten pertsonak eta laguntza behar duten ekimenak elkartzen ditu.
Zeri eman nahi diozu dohaintza bat?
Bilatu lagundu ditzakezun ekimenak:
Kutxabanken bidezko erakunde eta ekimen aktiboak
Bizumen dauden GKE-Gobernuz Kanpoko Erakundeen zerrenda osoa
Nola egin dezakezu dohaintza bat?
- Kutxabanken aplikazioa eta Bizum zerbitzua aktibatzea baino ez duzu behar, app honen bidez.
- + menutik, Bizum aukeratu eta, ondoren, GKEri dohaintza egin.
- Dohaintza egin nahi diozun proiektu solidarioa aukeratu eta eragiketa onartzen duzu.
- Zure ekarpena berehala ordaintzen da erakunde horren kontuan.
- Zure dohaintzaren ziurtagiria Bizumen webgunetik eska dezakezu, xede fiskaletarako.
Nola eskaini dezakezu Bizum GKE bat bazara?
- Eskatu zerbitzuan alta, zure bulegoaren bidez.
- Irabazi-asmorik gabeko erakunde solidarioa zarela egiaztatzeko eskatuko dizute.
- Zerbitzua doakoa da zuretzat.
- Erakunde gisa, konpromisoa hartzen duzu eskatzen duten partikular guztiei dohaintzaren ziurtagiri bat emateko, xede fiskaletarako.