Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Carmelo Larrea Elorritan jaio zen XX. mendeko lehen hamarkadan. Inork gutxik aurreikusi zezakeen musikarako dohain berezia zuen eta Jesús Guridiren ikasle zen haur hark helduaroan konposatuko zituela mota guztietako artistek interpretatu dituzten “Camino Verde" eta "Dos Cruces" bezelako bolero unibertsalak.Carmelo Larrea zortzi instrumentu jotzeko gai zen, saxoa, klarinetea eta akodeoia besteak beste. Musikari honen bizitza ez zen batere samurra izan eta bizibidea bilatzeko Zabalburu plazako “La terraza” kafe-aretoa bezalako lokaletan jotzen aritu zen. “Polito” izen artistikoarekin zirkuko pailazo bezala ere aritu zen hogeitamar eta berrogeiko hamarkadan, bere orkestra propioa eratzea lortu zuen arte. Hilurren zela, eta Botxotik urrun bizi eta hiltzen diren pertsonek sentitzen duten betiereko herriminak jota, Bilbori eskainitako “Bilbao de mis amores” Bilbainada konposatu zuen.