Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak, Datu Pertsonalak Babestekoak, eta bere garapen-araudiak xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu formulario hau betetzean emandako datu pertsonalek, baita ondoriozko harreman juridikoagatik ezagutuko diren datuek ere, tratamendu guztiz isilpekoa izan dezaketela bai Kutxabank, S.A.ren aldetik (NIF A-95.653.077 eta helbidea Bilbon duena, Kale Nagusia/Gran Vía 30-32, “Kutxabank”), baita Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioaren aldetik ere (NIF G48644371 eta helbidea Bilbon, Kale Nagusia/Gran Vía 30, “BBK Fundazioa”), eta tratamenduaren bi erantzuleen fitxategietan sartuko direla, behar bezala erregistratuta Datuak Babesteko Espainiar Agentziaren aurrean, betiere finantzaketa-eskaera kudeatzeko xedeaz, bi erakundeek batera eskainitako gizarte-finantzaketako programaren esparruan eta, hala balegokio, Kutxabank edo/eta BBK Fundazioa datu horien titularrarekin lotuko duen kontratu-harremana formalizatu, mantendu, garatu, jarraipena eta kontrola egin eta betetzeko.
Aurreko horri dagokionez, jakinarazten dizugu balitekeela Kutxabank edo/eta BBK Fundazioak zuk emandako datuak jakinarazi behar izatea, halabeharrez eta lehen aipaturiko helburuen esparruan, Kutxabank Taldekoak diren beste erakunde batzuei, gizarte-ekintzaren kudeaketara emanak daudenei, eta hori eskaeren edo/eta eskainitako jardueren kudeatze-lan koordinatuak egiteko. Halaber, zuk berariaz baimentzen dituzu Kutxabank eta BBK Fundazioa, Kutxabank, S.A.ren titulartasuneko fitxategietan zutaz dagoen informazioa erabiltzeko, zure eskaera edo/eta eskainitako programan izan dezakezun parte-hartzea aztertu eta balioesteko.
Lehen aipaturiko datuen tratamenduak eta lagapenak beharrezkoak dira, eta horien aurka jarriz gero, ezinezkoa izango da harreman juridikoa mantentzea. Horregatik, aipaturiko datu pertsonalen tratamendu edo lagapenen aurka daudenei, formulario hau ez betetzeko erregutzen zaie, tratamendu edo lagapen horiek ezinbesteko baldintza baitira programan parte hartzeko.
Halaber, zuk onartzen duzu ─berariazko eta banako jakinarazpenik egin ezean formulario hau dagokion laukitxoa markatuta entregatzean edo, geroago, berari aipamen eginez─ BBK Fundazioak zure datu pertsonalak tratatzea, Kutxabank Taldeko erakundeek kudeaturiko gizarte-ekintzako programa eta jarduerei buruzko informazioa pertsonalizatuta bidaltzeko bitarteko elektroniko, SMS, posta elektroniko edo antzeko bideren bat erabilita; baita zure datuak Kutxabank Taldeko beste erakunde batzuei lagatzea ere, beraien produktu eta zerbitzuak (finantza-zerbitzuak eta aseguruak) sustatzeko helburuarekin, segmentazioa egiteko aukera, profilak sortzea, publizitate zuzendua eta merkataritza-prospekzioa barne, eta hori guztiori emandako zerbitzuak interesatuaren profilera egokitzeko helburuaz, baita jakinarazpenak doazkienen premia eta berezitasun zehatzetara egokitzeko ere. Zuk ezezkoa adieraziz gero, zure datuak ez dira ez tratatuko ez lagako aipaturiko merkataritza-helburuekin.
Interesatuak bermatzen du uneoro informatuta izango dituela Kutxabank eta BBK Fundazioa berak emandako informazio pertsonalari buruz, eta lehenbailehen jakinaraziko diola berak emandako datuetan gertatzen den edozein aldaketa, Kutxabankek eta BBK Fundazioak erabiliko duten informazio pertsonala uneoro eguneraturik egon eta zehatza izan dadin.
Halaber, formulario honen bidez beste batzuen datuak ematen dituenean horien adostasuna baduela adierazten du, eta klausula honetan dauden zirkunstantziez beraiek informatzeko konpromisoa hartzen du, datuen titular horiekiko Kutxabankek eta BBK Fundazioak duten informazio-betebeharra betetzat eman ahal izateko.
Aurreko hori gorabehera, datu pertsonalen tratamendutako edo/eta komunikaziorako adostasuna atzera bota edo baliogabetzeko modukoa izango da beti, baina atzera eraginik gabe. Edozein unetan datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko edo aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzu fitxategiaren ardura duenaren aurrean (Kutxabank eta BBK Fundazioa) edo eskubide horiek erabiliz idatzi bat bidal daiteke postaz aipaturiko helbidera, nortasun-agiriaren fotokopiarekin batera.
Lehen aipaturiko ondorioetarako, Kutxabank Taldean, besteak beste, honako sozietate hauek sartzen dira: Kutxabank, S.A. eta Kutxabank Gestión, S.G.I.I.C., finantza-zerbitzuak ematen dituztenak; Kutxabank Aseguradora, Compañía de Seguros y Reaseguros, SAU eta Kutxabank Vida y Pensiones, Compañía de Seguros y Reaseguros, SAU, aseguruen eremuan; baita Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria – Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioa, Fundación Bankaria Kutxa – Kutxa Banku Fundazioa; Caja Vital Kutxa Fundación Bancaria – Caja Vital Kutxa Banku Fundazioa, Gizarte Ekintzaren kudeaketara emanak. Dena den, Kutxabank Taldeari buruzko argibide zehatzak eta eguneratuak Kutxabank, S.A.ren edozein sukurtsaletan eska daitezke edo webgunean ikusi: www.kutxabank.com.