Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Bost urteko neskatoa duen aitak (David) haren ikaskidea den mutiko baten amarekin (Africa) egiten du hitzordua, seme-alabei buruz hitz egiteko.
Davidek, judu bihurtuak, Afrikari, Karimen amari, proposatzen dio bere semeak ez eramatea haurtzaindegira urdaiazpiko ogitartekorik, haurrek askaria partekatzen dutelako, eta bere alabak, arrazoi erlijiosoengatik, ezin duelako urdaiazpikorik jan.
Premisa hori abiapuntutzat hartuta garatzen da istorioa. Hiru ekitaldi daude: David, Africa eta Azken Auzia. Horietan, pertsonaiek, beren bizitza eredugarriak gorabehera, sekretuak eta miseriak ezkutatzen dituzte. Erlijioa oinarri hartuta, garai modernoetan komedia kutsuz hausnarketa egiteko istorioa da.