Vital Fundazioak emakumezkoen kirola bultzatzeko hainbat beka jarriko ditu martxan. Zehazki, diru-laguntzak emango dizkie futboleko entrenatzaile-ikastaroak egiten dituzten neskei, baita kirol-entrenatzaile, -epaile eta/edo- zuzendaritzako titulua lortzea dakarten edozein kiroletako ikastaro ofizialak egiten dituzten neskei ere.